Lankide:Maddiau/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Detritiboroak, detritu jale izenez ere ezagunak, beraien nutrienteak detrituetatik (deskonposatzen ari den materia organikotik, animalia eta landare zatietatik adibidez) lortzen dituzten heterotrofoak dira.[1] Mota askotako ornogabeek, ornodunek eta landareek koprografia egiten dute. Detritiboro guzti horiek koprografia egiten duten bitartean, deskonposizioari eta nutrienteen zikloei laguntzen diete. Beste deskonposatzaileetatik desberdindu behar dira, bakterio, onddo eta protistetatik adibidez, materia organikoa deskonposatzeko moduan desberdinak baitira. Hala ere, askotan deskonposatzaile eta detritiboro hitzak sinonimotzat erabiltzen dira.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/60/Earthworm.jpg/640px-Earthworm.jpg)
Detritiboroak ekosistemen aspektu garrantzitsua dira. Konposatu organikoak dauden edozein gunetan bizi daitezke, itsas ingurunean barne, non urpeko jaleetaz ez diren desberdintzen askotan.
Ohiko detritiboroen artean Collembola, milazangoak, kukurutxak, bareak, itsas izarrak, itsas luzakorrak daude. Sarraskijaleak ez da uste detritiboroak direnik, normalean materia organiko kantitate handiak jaten dituztelako, baina detritiboro eta sarraskijaleak maila bereko lana egiten dute materia kontsumizioari dagokionez.[2] Egurraren kontsumizioa, bizia nahiz hila, xilografia izenez ezagutzen da. Egur hilaz soilik elikatzeari sapro-xilografia deritzo, eta bizidun haiei sapro-xiligrafoak.