Lankide:Kawasakigaixotasuna/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kawasaki gaixotasuna (KG) gaixotasun multisistematiko bat da, zeinen jatorri eta zergaitia ezezagunak diren. Baskulitis-a du ezaugarri nagusia, neurri txikiko eta ertaineko odol hodien hantura suertatzen da, arteria koronarioena bereziki. Honek aneurismak sortzen ditu, hau da, odol hodi hauen paretetan odolez betetako puxikatxoak sortzen dira. Aneurismak sindrome mukokutaneoren batekin erlazionatuak egon ohi dira[1]. Gaixotasun hau pairatzen dutenek aukera handiak dituzte arteria koronarioaren tronbosia, angina, miokardio infartua edo bat-bateko heriotza sufritzeko [2][3]. Gaur egun, umeen jasotako kardiopatia erantzule nagusienetako bat da Kawasaki gaixotasuna[4].
- Gaixotasun honen %85ren kasuak 6 hilabete eta 5 urteko umeen artean ematen da.
- Ez da kutsakorra.
- Jatorri asiatiko duten umeetan gehiago ematen da.
- Ez da kausa ezagutzen, baina gorputzeko sistema inmunologikoaren erreakzio bat dela uste da.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/84/Kawasaki_Disease.png/320px-Kawasaki_Disease.png)