Lankide:Joxan Garaialde/Bangladesko askapen-gerra
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bangladesheko Askapen Gerra (bengaleraz: মুক্তিযুদ্ধ, múkti yúdjo, «askapen-borroka») Pakistango domeinutan jazo zen Mendebaldeko Pakistanen (egungo Pakistan) eta Ekialdeko Pakistanen (1971tik Bangladesh) arteko gerra zibila izan zen, 1971ko martxoaren 16tik 1971ko abenduaren 17a arte garatu zena.
Bangladesheko Askapen Gerra
![]() | |
---|---|
Data | Martxoaren 26tik Abenduaren 16, 1971 |
Emaitza | Bangladesheko independentzia |
Gerra, Ekialdeko Pakistanen, Mukti Bahini (askatasunaren borrokalariak) mugimenduak zuzendutako matxinada gisa hasi zen. Indiak matxinadari emandako laguntza zela eta, India eta Pakistanen arteko gerran amaitu zuen (1971ko India-Pakistan Gerra), eta, delakoan, Indiako Armadak eta Ekialdeko Pakistangoak, modu erabakigarrian, Mendebaldeko Pakistango indarrak garaitu zituzten mendebaldera lekualdatuta. Gerrak Ekialdeko Pakistanen independentziarekin amaitu zuen Bangladesh izeneko nazio berri gisa[1].
Jakintsuen artean, adostasuna dago Bangladesheko askapen gerran gertatutako gertaerak genozidioa direla esaterakoan[2].