Lankide:Joxan Garaialde/Afganistango historia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Afganistango historia bere kokapen geografikoak baldintzatu du. Inperioen eta zibilizazioen elkargunea izan da, baita polo komertzialen arteko bidegurutzea ere, hala nola Zetaren Bidea. Horrek eta haren tribu-egiturak zaildu egiten dute Afganistan Estatu gisa definitzea historian zehar. Testuinguru horretan, lurralde horrek hiru izen nagusi izan zituen bilakaeran: Ariana (K.a. II. milurtekoan tribu ariak finkatzean), Khurasan (Erdi Aroan) eta Afganistan Aro Modernoan[1].