Lankide:Ixtcheliras/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Enarak Hirundinidae familiako hegaztiak dira. Hegaldi arin eta dotoreagatik dira ezagunak eta hiru hatz aurrera eta bat atzerantz zuzenduta izaten dituzte, adarrei eutsi ahal izateko. Hegazti hauek klima hotzetatik eskualde epeletara migratu ohi dute neguan. Amerika, Europa, Australasia eta Afrikan aurkitzen dira. Askok espezie bakarra dela pentsatzen duten arren, guztira 83 espezie daude 19 generotan banatuta.
![Hegan dagoen enara baten argazkia, enararen forma ondo bereizi ahal izateko eta ezagutzeko.](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a9/HirundoRusticaFlight_%28transparent_background%29.png/640px-HirundoRusticaFlight_%28transparent_background%29.png)