Lankide:Gotzon/Justizia klimatikoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Justizia klimatikoaren nozioak adierazten ditu klima-aldaketari buruzko berdintasunari dagozkion ikuspegi etiko, moral, legal eta politikoa, ez soilik ikuspegi fisiko edo ingurumenekoak. Era berean, erabiltzen da aipatzeko klima-aldaketaren aurka edo hartara egokitzeko hartutako neurri urriagatik aurkeztutako salaketa eta ekintza legalak.[1]
2006 eta 2019 artean, klimari buruzko 1.300 salaketa baino gehiago aurkeztu ziren hogeita hamar bat herrialdetan;[2] batzuetan haurrek aurkeztu zituzten.[3] Akusatuak gobernuak ziren batez ere, baina lege-ekintza horiek gero eta gehiago nabarmentzen dituzte berotegi-efektuko[4][5] gas asko isurtzen dituzten enpresak.