Lankide:Falcon 9X/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hezkuntza Baliabide Irekiak edo HBIak (ingelesez, Open Educational Resources, OER) hezkuntzarekin (irakaskuntzarekin, ikaskuntzarekin eta ebaluazioarekin) eta ikerketarekin zerikusia duten dokumentu edo multimedia-materialez osatuta daude. Beren ezaugarri nagusia da hezkuntza munduko agenteek, adibidez, irakasleek eta ikasleek, libre atzitu ditzaketela, lizentzia eskubiderik ordaindu beharrik gabe.[2] Unescok 2002an onartu zuen lehenengo aldiz kontzeptua[2], eta honela definitzen ditu HBIak: "Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten Hezkuntza Baliabide Irekiak, erabiltzaile-komunitate batek helburu ez-komertzialekin kontsultatu, erabili eta egokitzeko" (Unesco, 2015, 24. or.).
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/2a/Logotipo_Global_Recursos_Educacionais_Abiertos_%28REA%29.svg/640px-Logotipo_Global_Recursos_Educacionais_Abiertos_%28REA%29.svg.png)