From Wikipedia, the free encyclopedia
Bizkarreko mina bizkarrean sentitzen den mina da eta hau lepokoan, torazikoan, lunbarrean edo sakroko minean bana daiteke. Ohikoena, min lunbarra da; izan ere, atal honek gure gorputzaren pisu gehiena eusten du. Minaren ondorioz, deserosotasuna esku, beso, oin eta hanketara pasa eta paretesia (inurridura) sentsazioa ere pairatu daiteke, baita ahultasuna goi eta beheko gorputz adarretan ere. Mina areagotu egiten da altxatzean, makurtzean eta ibiltzean eta gutxitu, aldiz, etzatean.
Mina muskulu, nerbio, hezur, giltzadura edo bizkar hezurreko beste edozein egituretan has daiteke. Behazun xixkuan edo arean arazoak izateak bizkarreko mina sor dezake.
Bizkarreko mina oso ohikoa da; izan ere, hamar heldutatik bederatzik pairatzen dute eta langileen artean, hamarretik bostek bizkarreko mina izaten dute urtean behin gutxienez.[1]
Bizkarrezurra garezurretik pelbiseraino hedatzen den egitura da, ornoz osatuta dagoena. Guztira 32-33 orno daude gure bizkarrean: 7 zerbikal, 12 toraziko, 5 lunbar, errain hezurra (5 orno sakroen fusiotik sortua) eta kokzixa (3 edo 4 ornoen fusiotik sortua).
Orno torazikoak torax aldean kokatzen dira eta giltzadura batzuen bidez, saihetsak dituzte lotuta, kutxa torazikoa osatzen dutelarik. [2]
Ornoen ataletako bat orno gorputza da eta honen funtzioaren arabera honen tamaina handiagoa edo txikiagoa izango da; izan ere, bizkarrezurrean behera joan heinean gorputzaren tamaina handituz doa, orno lunbarrena handiena izanik.
Bizkarrezurrak berezko okerdura batzuk ditu: bi zifosi (bata torazikoa eta bestea sakroan) eta bi lordosi (zerbikala eta lunbarra). Hauek erresistentzia eta malgutasuna ematen diote egiturari.
Bizkarrezurrak hanbat funtzio ditu: organo batzuen (bihotza eta birikak) eta orno muinaren babesa, lotailu, muskulu eta tendoien euskarri izatea, euskarri estrukturala izatea, flexio errotazio hedapena eta alboranzko tolespena.[3]
Minaren iraupenaren arabera, arazo hau hiru azpitaldetan bana dezakegu:
Min honen kausak oso ugariak dira, hauen artean, odol hodiak, infekzioak, arazo mekanikoak edo arrazoi autoimmuneak daudelarik. Pazienteen %90ean, kausak ezezagunak dira, eta gainontzekoetan, kausa irudi bidezko diagnostikoaren bidez azal daiteke.
Obesisateak, bizi-ohitura sedentarioak edo kirol ezak bizkarreko mina edukitzeko probabilitatea igotzen du. Erretzen duten pertsonek ere, mina pairatzeko aukera gehiago dute, baita jarrera desegokiek, artritisa edo minbizia bezalako gaixotasunek, haurdunaldian pisua hartzeak edo egoera psikologikoak. Gainera geroz eta pertsona bat nagusiagoa izan orduan eta probabilitate altuagoak izango ditu min hau pairatzeko.[5]
Hainbat sintoma topa ditzakegu:
Diagnostikoa egiteko medikuak gaixoaren bizkarra aztertuko du, haren esertzeko, gelditzeko, ibiltzeko eta hankak jasotzeko gaitasuna behatuz. Hortaz gain, mina 0-10 eskala batean gaixoari duen minaren maila kalifikatzea eska diezaioke. Azterketa hauek minaren jatorria non dagoen zehaztea ahalbidetzen dute.
Asaldura zehatz bat egon daitekela susmatzekotan, bestelako frogak egiten dira, hala nola:
Orokorrean bizkarreko mina aste batzuetan sendatzen da, halere, pertsona batzuen kasuan minak iraupen luzea du. Kasu horietan analgesikoak eta beroa erabiltzen dira. Ez da gomendagarria ohean gelditzea, eguneroko jarduerak egitea baizik.
Honek eraginik ez izatekotan beste farmako eta terapia batzuk beharrezkoak izan daitezke:
Farmako antiinflamatorio ez esteroideoak (AINE), hala nola ibuprofenoa (Advil, Motrin IB...) eta naproxeno sodikoa (Aleve), bizkarreko min akutua lasaitzen dute.
VL analgesikoek eraginik ez izatekotan erabiltzen dira bizkarreko min arin eta moderatuaren kasuan.
Mina sentitzen den gunean ematen diren kremak.
Opioideak dituzten farmakoak (oxikodona, hidrokodona). Ez dira egokiak min kronikoaren kasurako.
Antidepresiboak:
Kantitate baxuetan antidepresibo mota batzuk, triziklikoak batez ere amitriptilina bezala, min batzuk arintzen dituzte.
Txertoak:
Kortisonazko txertoak edo lokartze sentsazioa sortzen duten farmakoak espazio epiduralean jartzen dira aurreko neurriek eraginik ez izatekotan eta mina hanketara hedatzen bada.
Fisoterapia:
Kirola:
Fisoterapiaren ostean mina hobetuz joan ahala, fisioterapeutak hainbat ariketa gomendatu ahal dizkio pazienteari. Hauen bidez mina saihestu daiteke:
Ez da ohikoena izaten, baina kasu batzuetan egiten da, etengabeko bizkarreko mina izatekotan, hankara hedatzen dena edo muskulu ahultasuna sortarazten duenak.
Bi kasu horietaz gain kasu batzuetan beharrezkoa da, ez baitago beste modurik min horiek sendatzeko: bizkarrezurraren estutasuna (orno muinaren hodiaren estenosia) edo herniatutako disko bat izatekotan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.