Lankide:Mlizar/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ugalketa prozesu biologiko bat da, non organismo batetik banako bizi berriak sortzen diren. Biziaren oinarrizko prozesua da, organismo oro ugalketaren emaitza baita. Ugalketa-metodo ezagunak bi taldetan banatzen dira: sexuala eta asexuala.
Ugalketa asexualean, banakoak bakarrik ugal daitezke espezie bereko beste banakorik gabe. Adibidez, bakterioak zatitu egiten dira ugalketa asexualaren bidez. Baina ugalketa asexuala ez da bizidun zelulabakarretara mugatzen, landare gehienek asexualki ugaltzeko aukera ere baitute.
Ugalketa sexualak sexu desberdineko bi banako edo gametoren arteko harremana behar du.
Banako berriak guraso bakar batetik sortzen dira banaketa mitotikoaren bidez. Ez da banaketa meiotikorik gertatzen, eta ondorioaz, ez da gametorik sortzen. Bi modutara egin daiteke: zatiketa edo gemazioa.
Ugalketa sexuala ohikoena da animalietan. Bi izaki bizidun behar dira norbanako berria sortzeko. Zelula sexual espezializatuen edo gametoen partaidetzarekin egiten da. Gametoak banaketa meiotikoaren bidez sortzen dira, eta hauek elkartzen direnean, zigotoa eratzen da. Gametoak haploideak dira eta zigotoa, berriz, diploidea.
Gameto bakoitza guraso bakarretik dator, eta horrela, bi guraso behar dira ugalketa sexuala gauzatzeko, sexu desberdinekoak edo sexu berekoak izanik. Azken horri hermafroditismo deritzo.
Animalien artean hiru talde bereiz daitezke:
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mlizar/Proba orria |
Zigoto deritzon obulu edo arrautzaren ernalketaren ostean, hainbat banaketa mitotiko gertatzen dira, enbrioia garatzen laguntzen dutenak. Enbrioiak 3 hazi-geruza ditu: ektodermo, endodermo eta mesodermo. 3 orri enbrionario horietatik gorputzaren organoak sortzen hasiko dira.
Ikus gainera: Ugal-aparatua
Ugalketa-estrategia ugari daude naturan. Zenbait animaliak, gizakiak eta zanga hegaztiak, adibidez, sexu-heldutasuna lortzeko urte ugari pasa behar dituzte, ugal-aparatuak guztiz garatu arte. Beste batzuk, ordea, oso azkar lortzen dute ugaltzeko heldutasuna, baina oso ondorengo gutxik lortzen dute hori; gehiengoek hil egiten baitira sexu-heldutasuna lortu aurretik. Adibidez, untxi batek (8 hilabetera lortzen du heldutasuna) 10-30 ondorengo eduki ditzake urtebetean, eta ozpin-euliak (10-14 egunera heltzen da) 900 ondorengo eduki ditzake urte bat pasa ondoren. Bi estrategia horiei K estrategia (ondorengo gutxi) eta r estrategia (ondorengo ugari) deritze, hurrenenez urren. Eboluzioak finkatzen du zein den bizidun bakoitzaren estrategia egokiena. Ondorengo gutxi dituzten animaliek
Gaur egun, garapenerako biologoei esker, sexu bereko ugalketa nabarmen erraztu da.
2004an, gene ezberdin batzuen funtzioa aldatuz, japoniar zientzialariek arratoi biren obuluak elkartu zituzten arratoi alaba lortzeko. Horretaz aparte, 2018. urtean txinatar zientzialariek ere bi arratoi obulutatik 29 sagu alaba lortu zituzten. Ikerketa horretan, bi arratoi eme artean arrakasta lortu zen, baina arren kasuan ez zen ondorengorik lortu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.