Paseriformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Harraparienaren antzeko mokoa dute; tartso eta azkazalak sendoak dira, eta 12 errektrizez osatutako isatsa dute. From Wikipedia, the free encyclopedia
Antzandobi da hegaztien klaseko paseriformeen ordenako Laniidae familiako kideen izen arrunta.[1]
Antzandobi | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Laniidae Rafinesque, 1815
|
Azpibanaketa | |
|
Elikatzeko ohiturengatik dira ezagun eta bereziak antzandobiak. Izan ere, intsektu eta ornodun txikiz elikatzen dira[2]. Azken horien artean sugandila eta narrasti txikiak, sagu eta satitsuak, edota baita hegazti txikiren bat ere. Harrapariak dira, beraz (Euskal Herriko txori txikien artean ohitura hori daukaten bakarretakoak dira). Eta, behin harrapatuta, harrapakinak inguruko arantza edo alanbredun hesietan zintzilikatzen dituzte, hurrengo egunetarako gordailu gisa.
Euskal Herrian hiru antzandobi espezie bizi dira. Txori forma arruntekoak izanik, baina tamainaz handixeagoak, euskaraz jaso izan diren izenetan horrekin zerikusia dutenak nabari dira: begihandi, buruhandi, burunagusi, karrakari, karraska, pepetanbor, pikaporta, pikumotz, txorigaizto, txorihandi...[2]
Euskal antzandobi espezieen artean, bi udakoak dira, migrariak (kaskagorria eta arrunta, negua Afrikan pasatzen dutenak), eta handia dago, urte osoan aurkit daitekeena Ebroko isurialdean:
Munduan zehar, beste espezie hauek ere badira:
Prionopidae eta Malaconotidae familiak gertukoak ditu eta antzina antzandobien artean sailkatzen ziren. Adibidez, Malaconotidae familiako Laniarius atrococcineusak antzandobi sabelgorri du izen arrunta.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.