From Wikipedia, the free encyclopedia
Langile klasea, behargin klasea edota proletariotza, Iraultza Industrialaren garaitik gaurdaino soldata baten truk produkzio lanean esku-lana burutzen duen klase soziala da, betiere ekoizpen-bideen jabe izan gabe. Termino hau klase kapitalista edota kapitala pilatzen duen klaseari kontrajartzen zaio, bai eta usadiozko eskulangintzari ere, azken honetan eskulana ere burutzen den arren, gehienetan langileak ekoizpen lanabesen jabeak baitira, maiz baita beren negozioenak ere, gainera eskulagintzaren sektoreko artisauek ez bezala, langile klasea industriarekin oso lotura estua du.[1]
XIX. mendetik erdialdetik aurrera Euskal Herrian garrantzi handia duen klase soziala da, Euskal Herriko biztanleriaren zati handi bat sektore edo klase sozial honetakoa baita.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.