From Wikipedia, the free encyclopedia
Langile autonomoa, norbere konturako langilea[1] edo langile beregaina[2][3] dirua egiteko jarduera ekonomiko zuzena, ohikoa eta pertsonala burutzen duena, nahiz eta lan-kontraturik ez izan eta beste pertsona batzuen zerbitzu ordaindua erabili, enpresa indibidualaren edo familiarraren jabe izan edo ez[4].
Kontrakoa frogatzen ez bada, interesduna bere konturako langiletzat edo langile autonomotzat hartua izango da, baldin eta jabe, errentari, usufruktu gisa edo antzeko beste era batean establezimendu baten titulartasuna badu.
Langileen Estatutuaren (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua) 1.1. artikuluak besteren konturako langileak honela definitzen ditu: inoren kontura eta ordaindutako zerbitzuak beren borondatez betetzen dituzten langileak dira, beti ere beste pertsona batek antolatu eta zuzendutako eremuan izaten bada. Gainera, pertsona hori fisikoa edo juridikoa izan daiteke, Horregatik, definizio honetatik ondoriozta dezakegu beste baten konturako langileak bost ezaugarri dituela: borondatezkoa, menpekotasuna, soldatapekoa, besterentasuna eta pertsonala.
Bestetik, Langileen Estatutuaren 1.3. artikuluak kanpoan uzten ditu zenbait kolektibo eta horien artean langile autonomoak daude. Izan ere, autonomoak pertsona fisikoak dira norberaren kontura lan egiten dutenak eta inoren menpe ez daudenak. Beraz, langile autonomoek ez dute besterentasuna, menpekotasuna, ezta soldatapeko izaerarik, eta norberaren kontura eginiko irabazizko lana egiten dute.
Zein langile sartzen dira multzo honetan? Gizarte Segurantzaren arabera, hurrengo hauek sartzen dira langile autonomoen definizioaren barruan:
Aurkako frogarik ez badago, langileak sozietatea kontrolatzen duela pentsatuko da baldintza hauetako batzuk betetzen direnean:
Aurreko baldintzak betetzen ez diren kasuetan, Administrazioak, edozein frogabide erabiliz, langileak sozietatearen kontrola duela erakutsi ahal izango du.
Zein langile ez dira sartzen multzo honetan? Gizarte Segurantzaren arabera, honako hauek langile autonomoaren definiziotik kanpo geratzen dira: Erregimen Berezi horretan ez dira sartuko norbere konturako langileak edo langile autonomoak euren jarduerek Gizarte Segurantzako beste erregimenetan sartzea dakartenean.
Langileen jardueraren arabera, langile autonomo mota batzuk daude. Horrela, sei langile autonomo mota aurki ditzakegu Gizarte Segurantzaren Erregimenaren barruan sartzen direnak. Talde guzti hauek, Gizarte Segurantzan berdin kotizatzen dute eta arau berdinak dituzte; baina egiten dituzten jarduera desberdinen arabera bereizten dira sei taldeak:
Zer arautegi aplikatzen zaie langile autonomoei?
Langile Autonomoaren Estatutua 2007. urtean sortu zen langile autonomoek besteren konturako langileen eskubide berdinak izan ditzaten. Lege honetan hainbat berrikuntza sortu zituzten; alde batetik, menpeko langile autonomoak araudi bat izateko eta, beste aldetik, langile autonomoek langabezia kobratzeko aukera izateko.
Lege honek hainbat aldaketa izan ditu:
Hala ere, marko juridikoak aldaketa batzuk jasan ditu urteetan zehar. Adibidez, 2010. urtean autonomoen langabezia-sarirako kotizazioak arautzen dituen legea sortu zuten.
Bestalde, 2007tik 2015era bitartean, Langile Autonomoaren Estatutuak aldaketa txiki batzuk izan ditu, batez ere gaur egungo egoerari egokitzeko asmoarekin; izan ere, gaur egun gero eta pertsona gehiago ausartzen dira negozio propioa eratzera.
Bestetik, 4/2013 Errege Lege Dekretua onartu zuten, langile ekintzaileak laguntzeko neurriei buruzkoa eta hazkunde bizkortzeari eta enplegua sustatzeari buruzkoa. Bertan, hileko 50 euroko tarifa finkoa onartu zen, 30 urtetik beherakoei dagokienez; geroztik, 2013ko irailean emandako Ekintzaileen Legearen bitartez, tarifa hori aldatu egin zen.
Azkenik, 2015eko irailaren 10ean, Gizarte Ekonomia eta Langintza Autonomoa Sustatzeko Legea argitaratu zen. 2015eko urriaren 10ean sartu zen indarrean lege hau, eta bertan zenbait neurri ezartzen dira; esate baterako, langile autonomoak 9 hilabetez langabezia-saria jasotzeko aukera izatea edo langabezia-saria berriro jasotzen hasteko eskabidea egiteko epea luzatzeko aukera izatea, 5 urtera arteko luzapenarekin. Betiere, autonomo gisa aritzen badira eta sari hura kobratzeari utzi badiote.
Lege honen bidez zenbait erreformatan sakontzen da, halako langileentzat errazagoa izan dadin jarduera ekintzailea garatzea. Zortzi titulu ditu, zazpi xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat eta hamahiru azken xedapen.
I. tituluan, langile autonomoen Gizarte Segurantzako kotizazioa errazteko eta administrazio-kargak gutxitzeko neurriak jasotzen dira. II. tituluan, langile autonomo berriei 50 euroren kuota murriztua hamabi hilabetera arte luzatuko zaiela ezartzen da, eta onura hori lehendik baziren beste batzuekin batera aurreikusten da. III. tituluak langile autonomoen lan-bizitza eta familia bateragarri egiten laguntzeko neurriak garatzen ditu. IV. tituluak, berriz, langile autonomoen eskubide kolektiboak hobetzen ditu. V. tituluaren bidez, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aldatzen da. VI. tituluak langile autonomoen kotizazioa hobetzeko neurriak garatzen ditu. VII. tituluan, langile autonomoen enplegurako lanbide-heziketa hobetzeko neurriak jasotzen dira, eta VIII. tituluaren bidez, langileak parekatzen dira, laneko in itinere istripuen ondoriozko gertakariei dagokienez.
Langile autonomoak beste langileek bezala hainbat betebehar dituzte eta betebehar hauek Langile Autonomoen Estatutuan (20/2007 Legea, uztailaren 11koa):
Autonomoak Gizarte Segurantzako Autonomoen Eraentzaren barruan kokatzen dira; eta horregatik, hainbat laguntza izaten dituzte beste langileek bezala. Honen barruan, osasun-laguntza izaten dute eta prestazio ekonomikoak jasotzen dituzte. Bestalde, langile autonomoek elkartzeko eskubidea ere badute.
Lehen azaldu den bezala, langile autonomoek hainbat betebehar izango dituzte. Aldi berean, eskubideak ere izango dituzte, Langile Autonomoen Estatutuan aurkitzen direnak:
Gizarte Segurantzako datuen arabera, krisiak eragina izan du autonomoen gain; izan ere, 2008tik gaur egun arte, % 8,6 autonomo gutxiago daude. Langile hauek 2013. urtetik suspertzen ari dira eta 2014. urtean biztanleriaren % 19 autonomoak izatera igaro ziren. Horrela, Gizarte Segurantzaren altak eta bajak handituz joan dira; eta nekazaritzako autonomoak izan dira kaltetuenak.
Gaur egun 3,2 milloi autonomo daude Gizarte Segurantzaren Erregimen desberdinetan. Horietatik, % 11,8 nekazaritzan aritzen da, % 4,4 industrian, % 10,8 eraikuntzan eta % 73 zerbitzu sektorean jarduten dute.
Bestetik, kopuru horren % 65,2 gizonak dira, eta % 34,8 emakumeak. Autonomoen % 71,9, gainera, 40 urtetik gorakoak izaten dira.
2018an %29,80 kotizazio tipo minimoa zegoen eta kontingentzia arruntengatik bakarrik kotizatzen zen; gaur egun, 2019. urtean, % 30eko beharrezko tipoa erabiltzen dute. Beraz, gaur egun, honako hauek sartzen dira kotizazioaren barruan:
Horrez gain, 2022rako tipoa % 31ra iristea espero da. Azaldutakoarekin jarraituz, gaur egun, langile autonomoen kotizazio minimoa hileko da, eta sozietateko autonomoena hileko 364,22 eurora iristea espero da. Lehen aipatutakoa aplikatuz, igoera hileko 5,36 eurokoa izango da, urteko 64 euro; aldiz, sozietateko autonomoek 6,89 euroko igoera izango dute hilean, eta urtean 82 eurokoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.