From Wikipedia, the free encyclopedia
Iñaki Garmendia Laja (Azkoitia, 1944 - Azkoitia, 2019ko urtarrilaren 12a) gipuzkoar trikitilaria izan zen. Ramon Zubizarreta Landakanda pandero pandero jotzailearekin batera, Laja eta Landakanda bikotea osatu zuten urte askoz. 2002tik aurrera, berriz, Laja eta Mikel bikotean jo zuen eskusoinu txikia. Trikitia molde klasikoan jotzeko ereduaren ordezkari agerikoenetako bat izan arren, maite zuen belaunaldi berriek ekarritakoa ere.[1]
Iñaki Garmendia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azkoitia, 1944 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Azkoitia, 2019ko urtarrilaren 12a (74/75 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | trikitilaria |
Izengoitia(k) | Laja |
Iñaki Garmendia Azkoitiko Laja baserrian jaio zen 1944an. Aita trikitilaria zuen eta, hari adituta, mutil koskorra zela hasi zen eskusoinu txikia jotzen.[3] Elgeta-rekin ikasi zuen ondoren.[1] Solfeoa, aldiz, Azpeitiko bandako zuzendariak irakatsi zion.[3] Gazterik hasi zen erromerietan jotzen. Ramon Zubizarreta Landakanda pandero jotzailearekin bikotea osatuta ibili zen plazaz plaza anitz urtez, eta, hark jotzeari utzi zionean, Mikel Alustiza lagun hartuta. Baita beste hainbatekin ere han-hemenka. Ibilbide luze eta oparoa izan zuen, bai erromerietan, bai txapelketetan; izan ere, zazpi aldiz irabazi zuen Loiola Irratiak antolatutako lehiaketa. 2019ko urtarrilaren 6an, ondoezik sentitu zen Aristerrazuko erromerian (Aia, Gipuzkoa) eta, ospitalean astebete eman ondoren, urtarrilaren 12an zendu zen.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.