Laino (eleberria)
Miguel Unamunoren eleberria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Laino (gaztelaniaz: 'Niebla') Miguel Unamuno 1907an idatzi zuen eleberria da. 1914an plazaratu zuen, Renacimiento argitaletxearen eskutik. Protagonista Augusto Pérez gazte aberatsa da. Zuzenbidean lizentziadun eta ama alargun baten seme bakarra, bere egunerokotasuna zalantzan jarriz, Unamuno bera bisitatzean bizi dituen maitasun-arazoak eta arazo existentzialak adierazten ditu. Unamunok fikziozko izakia dela esaten dio Augustori. Horren bidez Miguel Unamuno bere sorkuntzarekin sortzaile baten topaketa islatzen saiatu zen, nolabait Jainkoa-izakia erlazioa simulatuz. Laino eleberria da bere lanik ezagunenetarikoa.[1]
Datu azkarrak Laino (eleberria), Jatorria ...
Laino (eleberria) | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Miguel Unamuno |
Sorrera-urtea | 1907 |
Argitaratze-data | 1914 |
Izenburua | Niebla |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | drama |
Hizkuntza | gaztelania |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Itxi