abokatu feminista From Wikipedia, the free encyclopedia
Laia Serra Perelló (Bartzelona, 1977) kataluniar abokatua, zigor-zuzenbidean aditu, irakasle eta aktibista da.[1] Giza eskubideen defentsan dihardu, genero berdintasuna eta intersekzionalitatea kontuan hartuz.
Laia Serra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1977 (46/47 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Lehen hizkuntza | katalana |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua, irakaslea eta aktibista |
Parte-hartzailea
| |
Kidetza | Dones Juristes Q66793914 Bartzelonako Abokatuen Elkargo Ohoretsua |
Dones Juristes elkarteko kidea da, non Indarkeria eta Berdintasun batzordea zuzentzen duen,[2] baita Bartzelonako Abokatu Elkargoaren jarduera askearen defentsa batzordekoa. Homofobiaren aurkako Behatokia, Ca la Dona eta International Trial Watchekin ere lana partekatzen du, azken horrekin Kataluniako prozesu subiranistaren nazioarteko behatzea sustatzen du. Komunikabide desberdinetan ere idazten du, hala nola, TV3, Diari Ara, ElDiario.es, Catalunya Ràdio, Torture Journal[3] eta Pikara Magazine.[4]
Auzi estrategikoa erabiliz, Mossos d'Esquadra-ko komisaldegietan bideo-kamerak jar ditzaten lortu zuen. Ester Quintanaren kasuarekin, Kataluniako poliziaren gomazko piloten erabilpena debekatzea ere lortu zuen.[5] 2011ko Aturem el Parlament kasuko defentsak zuzendu zituen,[6] baita gizon homosexualen aurkako jazarpen kasuak ere, Pilla Pilla adibide.[7] Kataluniaren independentziarako 2017ko urriaren 1eko ekimenen testuinguruan, polizi-indarkeriaren aurkako zenbait auzitan parte-hartu zuen.
2016an, Iruñeko "la manada" sexu erasoaren biktimen datu pertsonalen publikazioaren aurka egin zuen.[1][8] Kataluniako indarkeria matxistaren aurkako 5/2008 legearen idazleetako bat da. Indarkeria digitala zigortzearen alde egin zuen, Irantzu Varela eta beste aktibista feminista batzuk jasotzen duten jazarpena mugatzeko helburuarekin.[9]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.