La movida madrileña
From Wikipedia, the free encyclopedia
La movida madrileña 1980ko hamarkadan eta Madrilen sortutako mugimendu "kontra-kulturala" izan zen, Espainiako beste toki batzuetara zabaldu zena. Irratsaio batzuk bultzatu zuten (Jesús Ordovás, Diego Manrique et Julio Ruiz irrati esatariak tartean), eta telebistan "La Bola de Cristal" saioa nabarmendu zen beste batzuen artean. Enrique Tierno Galván alkatearen sasoiarekin bat egin zuen, eta berak gidatutako udalak eta beste politikari sozialista batzuk nolabait mugimendua sostengatu egin zuten.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/1/13/Enrique_Sierra.jpg)
Musika arloan Nacha Pop, Alaska y los Pegamoides (Alaska), Radio Futura, Los Secretos, Gabinete Caligari, Tequila eta Ramoncín aipagarriak dira beste hainbaten artean, baina mugimenduak zinema (Pedro Almodóvar), literatura, komikiak eta fanzineak ere barne hartu zituen.
Abiapuntutzat José Enrique Cano "Canito"-ren omenezko kontzertua jo dezakegu, Madrilgo unibertsitate eremuan 1980ko otsailaren 9an egin zutena.
Aro honetako ikur nagusienetako bat Cojo Manteca ezizenez ezaguna zen arrasatearra izan zen.