Alaska (abeslaria)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Alaska, jaiotze izenez María Olvido Gara Jova (1963ko ekainaren 13a, Mexiko Hiria) mexikar jatorriko espainiar abeslari, aktore eta enpresaria da.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Alaska (abeslaria) | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Olvido Gara Jova |
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1963ko ekainaren 13a (61 urte) |
Herrialdea | Mexiko Espainia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mario Vaquerizo |
Hezkuntza | |
Heziketa | UNED |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, musikagilea, aktorea, telebista aurkezlea eta telebista-aktorea |
Genero artistikoa | pop musika |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | ahotsa gitarra |
Diskoetxea | Warner Music Group |
Itxi
1980ko hamarkadan zehar La movida madrileña izeneko mugimenduaren ordezkari ospetsuenetako bat izan zen, gainera garai honetan TVE telebista kateko La Bola de Cristal saio ospetsuaren aurkezlea ere izan zen. Bestalde, Kaka de Luxe, Alaska y los Pegamoides, Alaska y Dinarama eta Fangoria musika taldeetako abeslaria ere izan da.