From Wikipedia, the free encyclopedia
La boda de Rosa (euskaraz: «Rosaren ezkontza») 2020ko Iciar Bollaín espainiar zinema zuzendariaren filma da. Zoriontasuna lortzeko norbere buruarekin adiskidetzea ezinbestekoa dela plazaratzen du filmak. Malagako Zinemaldian izan zuen estreinaldia.[1]
La boda de Rosa | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | La boda de Rosa |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Icíar Bollaín |
Gidoigilea(k) | Icíar Bollaín Alicia Luna |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Edizioa | Nacho Ruiz Capillas (en) |
Argazki-zuzendaria | Sergi Gallardo (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Valentzia eta Benicàssim |
Argumentu nagusia | self-care (en) , self-actualization (en) , sibling relationship (en) , zainketa-lana, interpersonal communication (en) , parent–child relationship (en) eta familia |
Ia 45 urte dituela, Rosak zinemarako jostun gisa egiten duen lana eta bere familiari ematen dion laguntza uztartzen ditu. Etsita, Rosak dena utzi eta bere buruarengan zentratzeko bat-bateko erabakia hartzen du, bere buruarekin ezkontzea erabakiz.
Baina dena ez da berak pentsatu bezain erraza izango, bere aita, neba-arrebak eta alaba gainditu beharko dituelako bere buruarekin ezkondu eta bere bizitza bizitzen hasi nahi badu.[2]
Jatorrizko ideia Icíar Bollainena da. Asian bere buruarekin ezkontzen diren emakumeen ezkontzak bakarrik egiten ari zirela jakiten zuenean sortu zen. Ezkontza hauek ekialdeko gizarteko emakumeak ezkontzeko jasaten duten presio sozialaren ondorioz sortzen dira. Alicia Luna zuzendarikidearekin engin zuen ikerketa Iciarrek, eta ikerketa horretan Mendebaldean ideia bera burutzen ari zirela ikusi zuten, beste ñabardura batekin. Hemen emakumeak beren buruarekiko konpromiso gisa ezkontzen dira.[3]
Filmaren argumentu-ildoa norberaren errespetuaren eta norberaren buruaren zaintza ezaren ideiaren inguruan sortzen da. Zoriontasunaren eraikuntzak, norbaitengan baino, norberarengan duela oinarria indartu nahi dute.[4]
Filmak gai ugari jorratzen ditu. Istorioak norberaren maitasunaz hitz egiteaz aparte, gizatasunaz, umiltasunaz, familia-harremanez, amatasunaz eta heziketaz ere hitz egiten du.[5]
Gainera, emakumeen emantzipazioaz eta zaintza-lanarekiko mendekotasunaz hitz egiten du.[6]
Filmaketa 2019ko abuztuaren 19an hasi eta irailaren 30ean amaitu zen. 36 eguneko filmaketa, Valentziako Erkidegoko hainbat kokalekuetan eman zen: Valentzia, Benicàssim, Alcàsser, Picassent, Catarroja, Silla eta Paternan hain zuzen.[7]
Valentzia aukeratu zuten filmaketarako kokaleku gisa, tonu koloretsu, alaia eta beroak bilatzen zituztelako.[3]
Filmaren abesti nagusia "que no, que no" da, Rozalén eta La Sonora Santanerak pelikuralako propio egindakoa.[8]
Filma, Candela Peñaren interpretazioan oinarritzen da trama zuzentzeko garaian, musikari pisua kentzen diotelarik. Filmak ez du soinu banda egituratzen duen gai nagusirik, baina kontakizunaren hiru une garrantzitsuetan, txelo eta akordeoi konposaketa batetaz baliatzen da, protagonistak askatasuna bilatzen duelaren seinale.[9]
Hautaketa hori kontzienteki burutu da, protagonistaren sentimenduen proiekzioa nabarmentzea duelako helburu, bereziki Rosak independentzia eta askatasuna lortzen duenean ematen delarik. Une horretan, eta bertatik aurrera, ez dago musikarik sekuentzietan, Rosak ez baitu musika behar atzean ezkutatzeko.[9]
Malagako Zinemaldian aurkezteaz gain, filma beste hainbat jaialditan emititu zuten.[10]
Valladolideko Nazioarteko Zinema Astearen 65. edizioan (2020), Spanish Cinema sekzioan programatu zen, duela gutxi estreinatu diren ekoizpen espainiarrak biltzen dituen sekzioan, beste 11 film luzerekin batera.[11]
Alcalá de Henaresko Zinemaldian (2020), Alcine Paralelo[12] sailean eta Donostiako Zinemaldiko film luzeen nazioarteko erakusketan (2020), Made In Spain [13]sekzioan (2020) igorri zen.
Filmak kritikaren onarpen orokorra jaso du, 6.6/10 FilmAffinityn[14] eta 6.4/10 IMDben[15] hain zuzen ere, lehiaketetarako hainbat izendapenez gain.
Saria | Kategoria | Hartzailea | Emaitza |
---|---|---|---|
Malagako Zinemaldia[16] (2020) | Epaimahaiaren saria | Icíar Bollaín | Irabazlea |
Taldeko emakumezko aktore onenari zilarrezko biznaga | Nathalie Poza | Irabazlea | |
Ikusentzunezko Valentziar sariak[17](2020) | Zuzendari onena | Icíar Bollaín | Irabazlea |
Luzemetrail onena | La boda de Rosa | Nominatua | |
Emakumezko aktore protagonista onena | Candela Peña | Nominatua | |
Taldeko gizonezko aktore onena | Sergi López | Nominatua | |
Taldeko emakumezko aktore onena | Nathalie Poza | Nominatua | |
Gidoi onena | Icíar Bollaín eta Alicia Luna | Nominatua | |
Arropa arduradun onena | Giovanna Ribes | Nominatua | |
Pelukeria eta makilaje onena | Amparo Sánchez | Nominatua | |
Musika original onena | Vanessa Garde | Nominatua | |
Ekoizpen zuzendaritza onena | Cristian Guijarro | Irabazlea | |
Muntaia eta postprodukzio onena | Nacho Ruiz Capillas | Nominatua | |
Argazki zuzendari eta postprodukzio onena | Sergi Gallardo eta Beatriz Sastre | Nominatua | |
Forqué Sariak[18] (2021) | Luzemetrail onena | La boda de Rosa | Nominatua |
Emakumezko aktore onena | Candela Peña | Nominatua | |
Zinema eta baloreen hezkuntza | La boda de Rosa | Nominatua | |
Feroz Sariak[19] (2021) | Filma dramatiko onena | La boda de Rosa | Jakiteke |
Zuzendari onena | Icíar Bollaín | Jakiteke | |
Gidoi onena | Icíar Bollaín eta Alicia Luna | Jakiteke | |
Emakumezko aktore protagonista onena | Candela Peña | Jakiteke | |
Taldeko gizonezko aktore onena | Sergi López | Jakiteke | |
Ramón Barea | Jakiteke | ||
Taldeko emakumezko aktore onena | Nathalie Poza | Jakiteke | |
Paula Usero | Jakiteke | ||
Trailer onena | Juan Santiago | Jakiteke | |
CEC Sariak (2021)[20] | Filma onena | La boda de Rosa | Jakiteke |
Zuzendari onena | Icíar Bollaín | Jakiteke | |
Emakumezko aktore onena | Candela Peña | Jakiteke | |
Taldeko gizonezko aktore onena | Ramón Barea | Jakiteke | |
Sergi López | Jakiteke | ||
Taldeko emakumezko aktore onena | Nathalie Poza | Jakiteke | |
Errebelaziozko emakuzmeko aktore onena | Paula Usero | Jakiteke | |
Gidoi original onena | Iciar Bollain eta Alicia Luna | Jakiteke | |
Muntaia onena | Nacho Ruiz Capillas | Jakiteke | |
Goya Sariak[21]
(2021) |
Filma onena | La boda de Rosa | Jakiteke |
Zuzendari onena | Icíar Bollaín | Jakiteke | |
Emakumezko aktore protagonista onena | Candela Peña | Jakiteke | |
Taldeko gizonezko aktore onena | Sergi López | Jakiteke | |
Taldeko emakumezko aktore onena | Nathalie Poza | Jakiteke | |
Errebelaziozko emakuzmeko aktore onena | Paula Usero | Jakiteke | |
Gidoi original onena | Iciar Bollain eta Alicia Luna | Jakiteke | |
Abesti original onena | «Que no, que no» - Rozalén | Jakiteke |
Filmak emakumeak gizartean, batez ere zaintzaile moduan, duen garrantzia azpimarratzen du. Familietan duten rol egonkortzailea ikusarazten saiatzen da. Emakume askok egiten duten lan bikoitza salatzen dute komediaren bidez, etxekoa eta lanekoa.[22]
Ezkontza modu ofizialean errebelatzeko erabiltzen du protagonistak, bere buruarekin ez ezik besteen aurrean ere konprometitzen delarik, zeremonia tradizionalak duen sinbolismoaren harira. [23]
Filmaren lantaldean gainera emakumeen presentzia handia dago. Zuzendariaz eta kogidoilariaz gain, ekoizle guztiak emakumeak dira.[24]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.