![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4f/DirkvdM_cloudforest-jungle.jpg/640px-DirkvdM_cloudforest-jungle.jpg&w=640&q=50)
La Amistad Nazioarteko Parkea
From Wikipedia, the free encyclopedia
La Amistad Nazioarteko Parkea (PILA ere deitua, Parque Internacional La Amistad) mugaz haraindiko parkea da. Costa Ricako eta Panamako gobernuek elkarrekin sortu zuten, Costa Ricako Talamancako mendikatearen erreserba eta Panamako La Amistad parke nazionala erakunde bakar batean elkartu zituztenean. Zuzendaritza bi nazioen artean partekatzen dute. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen parkea 1983an, eta Bakearen Nazioarteko Parke izena eman zioten, 1988ko Unescok emandako gomendioari jarraituz.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/7b/Protected_Areas_of_La_Amistad_Panama_Biosphere_Reserve.png/640px-Protected_Areas_of_La_Amistad_Panama_Biosphere_Reserve.png)
La Amistad Nazioarteko Parkea | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | nazioarteko parke |
Azalera | 4.188 km² |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 9°24′18″N 82°56′10″W |
Honen parte da | Talamanca Range-La Amistad Reserves (en) ![]() |
Kokapena | Panama |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1990 |
401.000 hektareako azalera du. Costa Ricakoak 193.929 ha dira, San José, Cartago, Limón eta Puntarenas probintzietan, eta oso zaila da hara iristea. Panaman 207.000 ha dira, eta horiek ere zailak dira bisitatzeko. Panama aldeko zati handi bat oraindik aztertu gabe dago, eta Bocas del Toro eta Chiriqui probintziak hartzen ditu, baita Naso Tjër Di eskualdea ere.
Batez ere plubisilbaz osatuta dago, eta Talamancako mendikatearen inguruan biltzen da. Han daude bi herrialdeetako gailurrik altuenak.