L'Équipe
From Wikipedia, the free encyclopedia
L'Équipe kirolaren inguruan informatzen duen egunkaria da. Gehienbat futbolari buruz informatzen du, baina baita beste kirol batzuen inguruan ere, adibidez errugbia, txirrindularitza, motor-kirolak edota saskibaloia.
Datu azkarrak Mota, Fitxa teknikoa ...
L'Equipe | |
---|---|
Mota | Kirolak |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | Frantsesa |
Argitaratze lekua | Paris |
Formatua | Grand Format |
Argitaletxea | Éditions Philippe Amaury |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Frantzia |
Maiztasuna | Egunero |
Salneurria | 1,5€ astelehenetatik ostilaletara
2,3€ larunbatetan 1,5€ igandetan |
Historia | |
Sortzailea | Jacques Goddet (en) |
Zuzendaria | Laurent Prud'homme |
Identifikadoreak | |
ISSN | 0153-1069 eta 2263-4940 |
www.lequipe.fr/ | |
Itxi
Europako kirol-egunkari ospetsuenetako bat da, eta urte batzuetan Frantziako egunkari irakurriena izan zen, Le Monde eta Le Figaro jeneralisten aurretik, nahiz eta gaur egun (2022) ez den horrela[1].
Egunkari historiko honek Tour de France ospetsua sortu zuen 1903 urtean, L'Auto izenpean[2].