Léo Ferré
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Léo Albert Charles Antoine Ferré , artistikoki Léo Ferré, (Monako, 1916ko abuztuaren 24 -Castellina in Chianti, Italia; 1993ko uztailaren 14a) Jacques Brel (1929-1978) eta Georges Brassensekin (1921-1981) batera chanson estilo barruan, Frantziako kantagintzaren izen handienetariko bat izan zen. Egile abeslari, piano-jotzaile, poeta, 46 urtetan 40 album baino gehiago plazaratu zuen; horregatik, frantsesezko abeslari emankorrena izan da. Ideologikoki anarkista zen eta bere pentsamenduaren aztarnak bere obra osoan ikus daiteke.
Léo Ferré | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Léo Albert Charles Antoine Ferré |
Jaiotza | Monako, 1916ko abuztuaren 24a |
Herrialdea | Frantzia 1953) Monako (1953 - |
Bizilekua | Castellina in Chianti |
Heriotza | Castellina in Chianti, 1993ko uztailaren 14a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Monaco Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Madeleine Ferré (en) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua Albert I Lycée (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, poeta, kantugilea, musikagilea, egile abeslaria, idazlea, irrati-esataria, orkestra zuzendaria eta piano-jotzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | musika klasikoa |
Genero artistikoa | chansona hitz esana musika klasikoa French pop (en) |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
Diskoetxea | RCA Records Barclay Odeon Le Chant du Monde (en) |
leo-ferre.com | |
Bere aita, Joseph Ferré zen, Monte Carlo kasinoaren lagile-zuzendaria. Ama, ordea, Marie Scotto, jattori italiarra zuen jostuna zen. Léo Ferrék haurtzarotik erakutsi zuen musikareko interesa. Bos urte zituelarik Monakoko katedralaren abesbatzaren sopranoa zen. Albert Scottori esker, bere osaba, garaiko Montekarloko musika ezagutu zuen, urte horietan hiri mediterranear nazioarteko musikaren foko garrantzitsua zen. Besteak beste, Fiódor Chaliapin abeslaria ezagutu zuen, Arturo Toscanini zuzendaria, Beethoven, Palestrina eta Tomás Luis de Victoria musikagileen obrak ezagutu zituen. Musikagileen artean Maurice Ravel inpresionatu zuen. Bederatzi urtekin Bordigherako Saint-Charles eskola kristauan sartu zuten; han zortzi urte egon zen. Urte haien bakardadea Benoît Misère (1970) autobiografian jaso zuen. 14 urtekin mezarako Kyrie konposatu zuen eta Verlainenen poema bat musikatu zuen. Ezkutuan gurasoek subertsibotzat jotzen zituzten idalzeen lanak irakurtzen zituen: Voltaire, Baudelaire, Verlaine, Rimbaud, Mallarmé. Berriro ere Monakon Le Petit Niçois egunkarian hasi zen idazten, batez ere musika kritikak. Monakoko Lycée Albert-Premierrem Filosofiaz graduatu zen. Orduan, kontserbatorioan sartu nahi izan zuen baina aitak galarazi zion.
1935ean, Parisera joan zen, legeak ikasteko. Halaber, piano ikasten eta idazten jarraitzen zuen. 1939an Monakora itzuli zen, Zientzia Politiketan lizentziaduna. Gerrarekin, infanterian egokitu zuten eta han tiratzaile arjeliar talde bat zuzendu zuen. 1940an, arrebaren ezkontza zela eta, Ave María bat konposatu zuen. Hasten da lagun baten letrak musikatzen eta 1941ko otsailaren 26an publikoan agertzen da. Bere orduko izen artistikoa Forlane izan zen. 1943an Odette Shunck-ekin ezkondu zen. 1945an Édith Piaf ezagutu zuen; honek berriro ere Parisera joateko animatu zuen.
1946ko udaren amaieran Léo Ferré Parisera joan zen. Hiru hilabeteko kontratua lortu zuen Le Boeuf sur le Toit kabareten. Jean-Roger Caussimon (1918-1985) abeslaria ezagutu zuen ere eta bien arteko kolaborazioa hasi zen: Caussimonen poemak erabiliz Monsieur William (1950), Le temps du tango (1958), Comme à Ostende (1960) y Ne chantez pas la mort (1972). abestiak sortu zituen.
1947ko apirilean Martinikan kontzierto batzuk antolatu zituen baina beneako porrota izan zen. Frantziara bueltatzeko sei hilabetetan lanean ibili zen. Berriro ere Frantzian erbesteko anarkista espainiarrak ezagutu zituen; horrek herrialde horren ikuspegi erromantikoa indartu zuen berarengan eta Le bateau espagnol eta Le flamenco de Paris abestiak sortu zituen. Ondorengo urteak gogorrrak izan ziren, tarbena desberdinetan musika jotzen bizitza ateratzeko. Poliki-poliki bere kantak ezagunak egin ziren: Edith Piaf, Henri Salvador, Giraud Yvette, Les Frères Jacques abestu zituzten. Dena dela, guztien gainetik, Catherine Sauvage izan zen bere abestien interpretatzaile nagusia.
Abel et Cain, À la Seine, Ame, te souvient-il?, À mon enterrement, À Saint-Germain-des-prés, À toi, Avec le temps, Barbarie, Beau saxo, Byzance, Cannes la braguette, Causerie, C'est le printemps, C'est extra, Chanson mecanisée, Ciel brouillé, Comme à Ostende, Comme dans la haute, Écoutez-moi, Est-ce ainsi que les hommes vivent?, ...et des clous, Flamenco de Paris, Harmonie du soir, Ils ont voté, Je chante pour passer le temps, Jolie môme, Judas, La chambre, La chanson du Scaphandrier, La femme adultère, L'Affiche rouge, La fleur de l'âge, La Gueuse, La grande vie, La Maffia, La mémoire et la mer, La mort des amants, La vie d'artiste, La zizique, Le bateau espagnol, Le flamenco de Paris, Le guinche, Le Parvenu, Le piano du pauvre, Le pont Mirabeau, L'esprit de famille, Le temps des roses rouges, Le temps du tango, Les Anarchistes, Les cloches de Nôtre-Dame, Les femmes, Les forains, Les grandes vacances, Les poètes, Les vieux copains, L'homme, L'île Saint-Louis, L'inconnue de Londres, Ma bohème, Madame la misère, Martha la mule, Merde à Vauban, Mon camarade, Mon géneral, Mon p'tit voyou, Mon piano, Mon Sebasto, Monsieur Tout-Blanc, Monsieur William, Ne chantez pas la mort, Ni Dieu ni maître, Notre amour, Nous deux, Paname, Paris-canaille, Pauvre Rutebeuf, Pepée, Poètes vos papiers, Psaume 151, Quand c'est fini ça recommence, Richard, Ta parole, T'as payé, Ton style, Tu mettrais l'univers, Tu ne dis jamais rien, Tu sors souvent, Vitrines
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.