frantziar abeslaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Édith Giovanna Gassion, Édith Piaf izenez ezaguna, Parisen 1915eko abenduaren 19an jaio eta Grassen 1963ko urriaren 10ean hil zen abeslari, konpositore eta aktore frantsesa da. Music-hall arloan oso famatua.[1] "La Môme Piaf" ezizenaz ere ezaguna, abesti arrakastatsuak interpretatu zituen, La vie en rose besteak beste.Zineman eta antzerkian ere ibili izan zen.
Édith Piaf | |
---|---|
(1946) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Édith Giovanna Gassion |
Jaiotza | Paris, 1915eko abenduaren 19a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | Paris Ameriketako Estatu Batuak Normandia Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Grasse eta Parisko 16. barrutia, 1963ko urriaren 10a (47 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Gassion-Piaf (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: barne-odoljarioa |
Familia | |
Aita | Louis Gassion |
Ama | Line Marsa |
Ezkontidea(k) | Jacques Pills (1952ko irailaren 20a - 1956) Theophanis Lamboukas (en) (1962ko urriaren 9a - 1963ko urriaren 10a) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea, estudioko musikaria, chansonnier (en) , kale-artista eta kantugilea |
Altuera | 147 zentimetro |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ancient Mystical Order Rosae Crucis (en) |
Izengoitia(k) | Édith Piaf |
Genero artistikoa | chansona chanson réaliste (en) balada |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Pathé-Marconi Polydor Records |
| |
“Edith Piaf abeslaria baino gehiago, denbora probari aurre egin dioten kantak dituen ikonoa da.”[2]
Édith Piafen biografia ugari idatzi diren arren, bere bizitzaren zati handi bat misterioz inguratuta dago. Bere aita, Louis, kontorsionista zen eta bere ama, Anita, kaleko kantaria. Bera ere kalean kantari ibili zen eta Jean Cocteauk Le Bel Indifférent idatzi zuen harentzat. [3]
Edith Giovanna Gassion Belleville rueko 72an jaio zen, Anita Maillard-en eta Louis Gassion-en alaba. Izena hilabete batzuk lehenago alemaniarrek fusilatuta hil zen Edith Cavell erizain ingelesari erreferentzia eginez jarri zioten. Kazetari baten irudimenetik sorturiko legendaren arabera, Belleville kaleko 72-eko eskilaretan jaio zen. Bertsio hau bere autobiografian agertzen da eta bere amak hainbat elkarrizketetan mantendu eta zabaldu zuten baina bere jaiotze-agiriak honela dio: “Edith Giovanna 1915eko abenduaren 19an jaio zen, Tenon Ospitalea (4 rue de la Chine), haren gurasoak Louis Alphonse Gassion (34 urteko artista akrobata) eta bere emaztea Annetta Giovanna Maillard (20 urteko artista lirikoa) bizilekua Parisen, Belleville kaleko 72. Zenbakian, XX. barrutian dutelarik”[4]
Edonola ere, auzo, giro eta zirkunstantzia gogorrean hazi eta hezi zen. Txikitan bere amaren aldeko amonaren esku utzi zuten. Esnearen ordez ardoz elikatzen omen zuen, horrek mikrobioak ezabatuko zituelako aitzakiarekin. Gero, bere aitaren aldeko amonarekin bizi izan zen denbora batez, Normandiako Bernayko prostituzio etxe batean eta Édith bertako langileek hazi zuten.[5]
Lehen Mundu Gerraren amaieran, bere aita frontetik itzuli eta berarekin eraman zuen, zirku ibiltari txikietan aritu zen lehenik eta gero artista ibiltari, independente eta miserable gisa. Edithek bere talentua eta bere ahots paregabea agerian utzi zituen aitarekin kalean abesten zituen abesti ezagunetan. 1930ean, bere lagun eta bere alter egoa izango zen Simone Berteaut-ekin bikotean abesten hasi zen. 1933an, 17 urte zituela, alaba bat izan zuen. Alabak bi urte zituenean meningitisak jota hil zen.[6]
1935ean, Champs-Élysées auzoko kabaret bateko gerentea zen Louis Lepléek entzun zuen eta Môme Piaf (neskato kantaria) izen artistikoarekin aurkeztu zuen arrakasta handia lortuz. Raymond Asso konpositoreak eta bere lagun izango den Marguerite Monnot musikagile eta piano-joleak, besteak beste, bere ibilbide osoan lagundu zioten kanta askoren musika konposatuz.[7]
Polydor disketxearekin kontratua sinatu eta lehen diskoa grabatu zuen 1936an: Les Mômes de la cloche kantak arrakasta mediatiko bihurtzen du berehala. Baina disko gutxi batzuk eta noizbehinkako emanaldiak ez ziren aski artista hasiberria elikatzeko. Urte hartako apirilean, Louis Leplée erail zuen bere etxean eta hilketa honek abeslariaren aurkako mendeku mediatikoa eragin zuen. Horren ondorioz, Piaf kalera eta pobreziaren kabaretetara itzultzeko arriskuan egon zen.[8]
1936ko udaren amaieran, Raymond Assorekin zuen harremana berreskuratu zuen Raymond bere Pigmalion eta maitale bihurtuz. Honek inguru kaltegarritik aldentzen lagundu zion eta music hall-eko kantari profesional bihurtzeko prestatzera bultzatu zuen. Une horretatik aurrera ez da gehiago “Môme Piaf” izango eta Édith Piaf bihurtzen da. [9][10] Urte horretako udazkenean Alhambra aretoan kantatu zuen eta diskoak grabatzen jarraitu zuen. Baina Piafek gehiago nahi zuen: ABC, Parisko musika-areto ezagunena.
1937ko martxoan, Parisko ABC antzokian egin zuen debuta Edithek music-hallean. Berehala bihurtu zen Frantziako kantaren izar, jendeak gurtzen zuen eta irratiak zabaltzen zuen.
1940an Jean Cocteauk beretzat idatzitako "Le Bel Indifférent" antzezlana arrakastaz antzeztu zen. Aldi berean, Georges Lacomberen "Montmartre sur Seine" filmarekin hasi zuen karrera zinematografikoa.
1944ko udaberrian, Moulin Rougen aurkeztu zen. Han, Yves Montand musikari gaztea ikuskizunaren zati garrantzitsua zen. Bi artisten arteko bat-bateko maitasun harremana gertatu da, eta dagoeneko ospetsua den Édith Piaf-ek, bere maitale berria artisten bizitzako trikimailuetan trebatu nahi du eta mundu hortako pertsona garrantzitsuak aurkeztuko dizkio: Joseph Kosma, Henri Crolla, Loulou Gasté, Jean Guigo, Henri Contet, Louiguy, Marguerite Monnot, Bob Castilla, Francis Lemarque…
Bigarren Mundu Gerran, Édith Piafek music-hall klubetan kantatzen zuen, eta Ilona Hesse ezagutu zuen presoei ihes egiten laguntzen zien bitartean. 1945ean, "La Vie en rose" idatzi zuen, bere kantarik ezagunena eta Comédie-Françaisen interpretatu zuen.
Yves Montand, berriz, music-halleko izar bihurtu zen, eta berehala hasi zen zineman, Édith Piafekin batera, "Étoile sans lumière" filmean. Handik gutxira, Marcel Carnéren "Les ports de la nuit" filmeko lehen protagonista izan zen. 1946an, biran ari zirela, bikotea banandu egin zen.
Alemaniako okupazio garaian, Piafek kontzertuak ematen jarraitu zuen, ABC aretora itzuli eta abesten eta biran joan zen. 1942an, "L'Étoile de Kléber" izeneko burdel batean bizi zen, Frantziako Gestaporen egoitzatik oso gertu. Parisko auzorik dotoreneko bezeroak joaten ziren bertara, bereziki inguruan lan egiten duten ofizial eta kolaboratzaile alemaniarrak. Bertan, merkatu beltzak bizilagunei eta bezeroei kabiarra kontsumitu eta xanpaina edateko aukera ematen die eta sarritan egiten du topo Frantziako Gestapoko buruarekin baita Alemaniako ofizialekin ere.
1942ko arratsalde batean, ABC-ko aktuazio baten amaieran, Frantziako bandera trikoloreak argiztatuta, berak idatzitako zuen "Où sont-ils tous mes copains?" abestia interpretatu zuen hainbat ofizial alemanen aurrean publiko frantsesaren erantzun zoragarria jasoz. 1943ko abuztuan Berlinera bidaiatu zuen Frantziako hainbat artistarekin, Brandenburgoko atearen aurrean jarriz abesti frantsesa sustatzeko bidaia batean.
Bigarren Mundu Gerra amaitzean Piaf purga-batzorde batek absolbitu egin zuen, bere idazkari Andrée Bigard-en testigantzari esker, Alemanian biran zihoan abeslariak Frantziako presoekin argazkiak ateratzen utzi zuela adierazi zuen Erresistentziako kideak. stalagetan eta argazki horiek erabiliko zirela, Frantziara itzultzean, agiri faltsuak sortzeko, preso horiek orkestrako kide gisa pasatzeko, eta haietako 118 Frantziara itzultzeko. Erresistenteen saretik pasa gabe kaleratu diren preso kopuru handi honek eta istorio hau inoiz ez duela baieztatu lekukotasunik ez izateak biografoek bere egiazkotasuna zalantzan jartzen dute.
1947an, New Yorken barrena bira arrakastatsu batean zebilela, bere bizitzako maitasun-istorio handiena izan zuen Marcel Cerdan boxeolari frantsesarekin. Baina 1948ko urrian, Parisetik New Yorkera Èdithekin elkartzera zihoala, Marcel hegazkin-istripu batean hil zen. Sufrimenduak jota, morfina-dosi handiak hartzen zituen. Historio honetan oinarritu zen Ed et Marcel filma. Edith Piafek bikote gehiago izan zituen, ezagunenak Marlon Brando, Yves Montand, Charles Aznavour eta Georges Moustakirekin izan ziren.
1951n, Charles Aznavour kantautore gaztea bere idazkari, laguntzaile, gidari eta lagunmina bihurtu zen eta bere abesti onenetako batzuk idatzi zizkion, esaterako "Plus Azul que Tes Yeux" edo "Jezebel".
1952ko uztailaren 29an, Jacques Pills kantari frantses ospetsuarekin ezkondu zen, eta Marlene Dietrich aktorea izan zen ezkontzako lekuko baita eztei-jantzia aukeratzen lagundu ziona ere. 1956an dibortziatu ziren.
1953an, desintoxikazio tratamendua hasi zuen, eta, ondoren, music-halleko vedette handi bihurtu zen mundu osoan. 1956an, New Yorkeko Carnegie Hallen, eta han ohikoa egin zen.
1958an Georges Moustakirekin maitasun-istorio bat hasi zuen eta Édithek abesti munduan sartzen lagundu zion. Elkarrekin zihoaztela auto istripu larria izan zuten eta horrek dagoeneko nahiko hondatua zegoen Édith Piaf-en osasun-egoera okerragotu zuen morfinarekiko zuen mendekotasuna areagotuz. "Milord" abestia grabatu zuen. Moustaki kantaren egilea zen eta bere kanta arrakastatsuenetako bat izan zen.[11]
1959an, New Yorken bira bat egiten ari zela, Edith eszenatokian zorabiatu eta zerraldo erori zen. Operazio kirurgiko ugari izan zituen eta Parisera egoera tamalgarrian itzuli zen, gainera Moustakirengandik banandua. Hala ere, TV Awardeko telebista-emanaldi batean Milord abestiagatik sari bat jaso duenean, Georges Moustaki eta Marguerite Monnot abestiaren egileak dira estudioa.
1961ean, Bruno Coquatrixek eskatuta, Parisko Olympian hainbat kontzertu eman zituen Édith Piaf-ek, bere karrerako kontzertu gogoangarri eta zirraragarrienak izan ziren. Han interpretatu zuen "Non, je ne regrette rien", Charles Dumontek beretzat idatzi berri zuen abestia. Édithen kontzertuek Olympia porrotetik salbatu zuen baina ordurako bere poliartritisaren ondorioz zailtasunak zituen zutik egoteko eta mugitzeko ere. Morfina-perfusio handiari esker besterik ez du lortzen kantatzea.
Gibeleko gaitzak jota zendu zen Edith Piaf, 1963an, aneurismak eragindako barne-hemorragia baten ondorioz. Gehiegikerien, morfinaren eta bizitza osoko sufrimenduaren ondorioz gutxiegitasun hepatiko zuen. Bere gorpua Parisa eraman zen modu klandestino eta ilegalean eta heriotza urriaren 11n iragarri zen ofizialki Parisen. Familiaren panteoian lurperatu zuten, Père-Lachaiseko hilerrian. Han daude, baitare bere aitaren eta alabaren gorpuzkinak.
Frantziako kantagintzaren ahots adierazgarrienetako bat izan zen. Munduko kantari frantses ezagunenetako bat izaten jarraitzen du, eta arrakastaz ekin dio Yves Montand, Charles Aznavour eta Georges Moustaki bezalako kantari garrantzitsuen ibilbideari. Bere irudia erraz identifikatzen zuen traje beltz banaezinarekin lotuta dago.
Berari buruz esan direnak[12]
Bere izena daramaten edo bere oroimenezko hainbat erakunde, monumentu eta artelan:
Haren bizitza edo hari buruzko erreferentziak film hauetan agertu dira:
1925
1933
1934
1935
1936
1937
1938
1939
1940
1941
1942
1943
1944
1945
1946
1947
1948
1949
1950
1951
1952
1953
1954
1955
1956
1957
1958
1959
1960
1961
1962
1963
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.