Ktesibios
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ktesibios Alexandriakoa (grezieraz Κτησίϐιος/Ktêsíbios) (K.a. 285-K.a. 222), Alexandrian jaioa, Antzinako Greziako asmatzaile eta matematikari bat izan zen, K.a. III. mendean bizi izan zena. Fenomeno naturalen ikerketari buruz eginiko bere ekarpenak, soilik Arkimedesenen azpitik daude. Aire konprimatuari buruzko lehen tratatua idatzi zuen, bere elaboraziorako ponpa pneumatikoak edo baita kanoiak ere erabiliz. Ikerketa hauek, On Pneumatics airearen elastikotasunaren entseguekin batera, pneumatikaren aita izatearen ospea eman diote. Bere idazkietako bakar bat ere ez da mantendu, bere Memorabilia barne. Bere lanen bilketa, osorik Ateneo Naukratiskoak bildu zuen, nork bere lanean aipatzen duen, Filon Bizantziokoa eta Vitruviogatik ezagutzen den arren.
Ktesibios | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Alexandria, K.a. 284 | ||
Heriotza | Alexandria, K.a. 221 (62/63 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | asmatzailea, matematikaria eta ingeniaria |
Ktesibios, ziuraski, Alexandriako Museoko pertsonarik garrantzitsuenetako bat izango zen Ptolomeo I.a Soter eta honen oinordeko izan zen Ptolomeo II.aren garaian. Oso gutxi ezagutzen da bere bizitza eta lanari buruz. Esaten denez (ziur aski Diogenes Laertziok), Ktesibios, ile-apainketa zerbitzu bat eman zuen antzinateko lehen pertsona izan zen. Bizargin bezala eman zuen bere bizitzaren garai honetan, kontrapisuzko palanka baten bidez, ispilu doigarri bat asmatu zuen. Bere beste asmakuntzak, hidraulikaren barnean egin zituen, organo hidrauliko edo hydraulis bat, egungo organoaren aurrekaritzat jotzen dena eta klepsidra izeneko ur erloju bat garatu zuen. Klepsidrak, Christiaan Huygens herbeheretar fisikariaren garaira arte asmatu ziren erloju guztien artean zehatzena zen. Fisikari herbeheretarrak, pendulu bat erabili zuen erlojuaren makineria erregulatzeko, XVII. mendean. Sifoiaren printzipioa, Ktesibiosi eman zitzaion.
Ktesibiosen lana aipatzen duten antzinateko azken zientzialariak, Proklo (Euklidesen lan batzuk aipatu zituena) V. mendean eta Heron Alexandriakoa dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.