Diogenes Laerzio [1](antzinako grezieraz: Διογένης Λαέρτιος, Diogenēs Laertios; fl. c. III. mendea), filosofo grekoen biografoa eta doxografoa izan zen. Ezagutzen den bere lan bakarra Filosofoen bizitzak izeneko liburu sorta da, non filosofo grekoen bizitzak eta pentsaerak deskribatzen baititu. Epigrama bilduma baten egilea ere izan zen, Filosofoen bizitzak lanean aipatzen dituen bertso eta epigrama solte batzuek erakusten dutenez. Lanaren fidagarritasuna eta zorroztasuna historian zehar zalantzan jarri badira ere, filosofia grekoaren iturri garrantzitsua da. Bere pentsaerari buruz ez dago daturik, baina bere lanean oinarrituz epikurearra dela baieztatu da, liburua platonista den emakume bati opa egin bazion ere.
Diogenes Laerzio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 180 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | 240 (egutegi gregorianoa) (59/60 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, biografoa, filosofoa eta filosofia-historialaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Bizitza
II. mendeko lehenengo erdian bizi izan zela uste da, Filosofoen bizitzak liburu sortako IX. liburukian II. mendean bizi zan ziren Sexto Enpiriko eta bere ikasle izan zen Saturnino Zitenas aipatzen baititu. Plotino (205-270), berriz, ez du aipatzen. Aldi berean, IV. mende hasierako Sopatro filosofoak Laerzioren lanetan oinarritu omen zen bere Eglogak osatzeko. Horrela, Diogenes Laerzio Alexandro Severoren enperadorearen agintearen inguruan (222–235) bizi izan zela baieztatu da.
Laerzio izenari buruz, Kariako Laerte edo Ziliziako Laerte (azken hau ziurtasun handiagoz) jaioterriari buruzko erreferentzia izan daiteke. Bitiniako Nizeakoa zela ere iritzi izan da. Izena Laertii familia erromatarraren patronimikoa dela edo besterik gabe Laerziades edo Laertesen semea, Ulises alegia, izena besterik ez duela adierazten.[2].
Oharrak eta erreferentziak
Bibliografia
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.