Kriptodiru
Elkartruke digitalerako baliabidea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Kriptodirua (ingelesez cryptocurrency) salerosketa bide digital bat da. 2009an bitcoin lehenbiziko kriptodirua abian jarri zen[1], eta ordutik aurrera beste hainbat kriptodiru agertu izan dira, tartean Litecoin, Ethereum, Ripple eta Dogecoin.
Kriptodiruek, kriptografia erabiltzen dute transakzio finantzarioak ziurtatzeko, unitate gehigarrien sorkuntza kontrolatzeko eta aktiboen transferentzia egiaztatzeko[2][3][4]. Kriptodiruak dibisa alternatibo eta diru digital mota bat dira. Kriptodiruek, kontrol deszentralizatu bat dute, diru zentralizatuek eta banku zentralek ez bezala.
Diru bakoitzaren kontrol deszentralizatuak datu-base deszentralizatu baten bidez funtzionatzen du, eskuarki, bloke-kate bat (ingelesez blockchain), transakzio finantzario publikoen datu-base bezala balio duena.