From Wikipedia, the free encyclopedia
Kotxintxina[1] (vietnameraz: 南圻, Nam Kỳ) frantsesek Vietnamgo hegoaldeko lurraldeari eman zioten izena da. Historikoki izen hauek eduki zituen vietnameraz: Gia Định (1779–1832), Nam Kỳ (1834–1945), Nam Bộ (1945–48), Nam phần (1948–56), Nam Việt (1956–75), eta azkenean Miền Nam.
Kotxintxinako kolonia Nam Kỳ | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1862 – 1945 | |||||||||||
Frantziako protektoratua | |||||||||||
| |||||||||||
Kontxintxina (Nam Kỳ) mapa | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Saigon | ||||||||||
Azalera | Frantziar Indotxinako piastra km² | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Hizkuntza(k) | Frantses, Vietnamera | ||||||||||
Erlijioa | Budismo, konfuzianismo, taoismo, kristautasun | ||||||||||
Historia | |||||||||||
|
Kanbodiako ekialdean zegoen, Siamgo golkoaren ertzean, Hegoaldeko Txinako itsasoaren hegoaldean. 64.100 km2. Hiriburua, Saigon (egun, Ho Chi Minh).
Nekazaritza (arroza batez ere, artoa, patata, kokoak, kotoia) eta arrantza dira ekonomia-jarduera nagusiak.
Champa eta Khmer erresumetan banatua izan da mendeetan zehar Kotxintxinako lurraldea. XV. mendean hartu zuen Kotxintxina Le Thanh Tong enperadore vietnamdarrak. Nguyen familiaren mende egon zen XVII-XVIII. mendeetan, eta Txinaren esku geroago. Frantsesek bere mendeko lurralde egin zuten Saigon 1859. urtean. Bigarren Mundu Gerra amaitutakoan Viet Minh-en mende geratu zen Saigon, baina britainiarrek Kotxintxina hartu zuten Saigon frantsesen esku uzteko (1945). 1949 arte egon zen Kotxintxina frantsesen esku.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.