Kotorreko ahoak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kotorreko ahoak edo Kotorreko badia (montenegroeraz: Бока Которска / Boka Kotorska, bɔ̂ka kɔ̂tɔrskaː ahoskatua; italieraz: Bocche di Cattaro), normalean Boka ("badia") soilik deitua, Adriatikoko badia da, hego-mendebaldeko Montenegron dagoena.
Datu azkarrak Mota, Sakonera ...
Kotorreko ahoak | |
---|---|
Mota | badia |
Sakonera | 60 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°26′N 18°38′E |
Honen parte da | Adriatikoa |
Estatu burujabe | Montenegro |
Itxi
Badiak antzinarotik ditu biztanleak. Ondo mantenduriko Erdi Aroko herrixkez- Kotor, Risan, Tivat, Perast, Prčanj edota Herceg Novi- eta eremu naturalez beterik dago. 1979an UNESCOk Kotorreko lurralde kultur-historiko eta naturala Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Hainbat eliza eta monasterio ortodoxo eta katolikoak dituenez erromes askoren helmuga da.