From Wikipedia, the free encyclopedia
Koordinadora Abertzale Sozialista, KAS, Euskal Herriko Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduko taldeak koordinatzeko 1975ean, Burgosko Prozesuaren testuinguruan, sortutako plataforma politikoa izan zen.
Hasiera batean honako parte-hartzaileak izan zituen:
Franco hil eta berehala aldaketa politikorako aukerak zeuden Euskal Herrian. Hori dela eta, KAS koordinadoran bildutakoek KAS Alternatiba plazaratu zuten. Alternatibak honako puntu hauek zituen:
Puntu hauetariko bakoitzak bere azpiatalak zituen, baina horrela laburtzen zen normalean.
1976tik aurrera ETA(m)k KAS prioritariotzat jo zuen, eta 1977an ASK herri erakundea eta EIA sartu ziren bere barnean. 1977ko hauteskundetan parte hartzeko KAS Alternatiba betetzea jarri zuten minimo gisa, baina EIAk eta ETA (pm)-k akordio hori hautsi eta aurkeztu egin ziren.
Hala ere, 1978an HASI alderdia sartu zen, eta 1980an LAIA alderdia irten egin zen. Horren ondorioz, eraldaketa bat ere egin zuten euren funtzionamenduan eta, hortik aurrera, KASek bere burua euskal iraultzarako Bloke Zuzendari izendatu zuen. 1979an KASen gazteria, Jarrai taldea sortu zen.
1992an HASI alderdia disolbatzean KASen barruan birmoldatze prozesu bat hasi zen 1994an Txinaurri izeneko dokumentu bat osatzera eraman zuena eta ordurarteko KASen antolakuntza ereduari kritika sakonak egiten zuena, honek ASKren disoluzioa ekarri zuen eta KASetik LAB eta Jarrairen irteera, honela KAS antolakundeen koordinatzaile izatetik militante propioz osatutako erakundea izatera pasa baitzen. Hamarkada horren erdialdean, KAS desagertu egin zen.
Jada KAS existitzen ez zelarik, Baltasar Garzon epaileak antolakundea desegiteko agindua eman zuen, Ekin talde politikoarekin batera.
1996an, Juan Maria Atutxa, Koordinadora Abertzale Sozialista ilegalizatzearen alde agertu zen publikoki. KAS, Jarrai, eta Amnistiaren aldeko batzordeak legez kanpo uztearen alde agertu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.