Kontzeju (Erdi Aroa)
Erdi Aroan, kontzejua Iberiar penintsulako kristau erresumetako toki bateko biztanle guztien batzarra zen / From Wikipedia, the free encyclopedia
Erdi Aroan, kontzejua Iberiar penintsulako kristau erresumetako toki bateko biztanle guztien batzarra zen, komunitatearentzat garrantzia zuten gaiak aztertzeko egiten zena.[1]
- Artikulu hau Erdi Aroko kontzejuei buruzkoa da; gaur egun Araba-Nafarroetako hainbat herrik duten antolakundea gaitzat duena beste hau da: «Kontzeju»
Hitza latinezko concilium hitzetik ekarria da, batzarra esan nahi duena.
Udalerriak sortu zirenean, kontzejuak 50-250 biztanleko herrietan besterik ez zuen iraun eta administrazio-entitate txiki hauek izendatzeko utzi zen[1].
Instituzio hau X. mendean Iberiar Penintsulako erresuma kristauetan, tartean Hego Euskal Herrian zeuden Nafarroako eta Gaztelako Erresumetan, jaio zen[2]. Luis García de Valdeavellano espainiar historialariaren esanetan, bisigodoen conventus publicus vicinorum batzarrean oinarrituta dago[3], baina Julio Valdeónek «Erdi Aroko berariazko sorkuntza» zela uste zuen. Kontzejuetan bildutako herritarrek epeka epeka autogobernu lortu eta jauntxoei bere dominus villae edo bere autoritateak hautatzeko eskubidea aldarrikatu zuten.