maistra, ikastola bultzatzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Kontxita Martínez de Lezea Pereira (Tolosa, Gipuzkoa, 1949 - 2023ko martxoaren 14a) maistra izan zen. Nafarroako ikastolen bultzatzailea eta San Fermin eta Jaso ikastoletako irakaslea.[1]
Kontxita Martinez de Lezea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Heriotza | 2023ko martxoaren 14a |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Jaso Ikastola San Fermin Ikastola |
Jaiotzez tolosarra bazen ere, Iruñean bizi izan zen urte luzez. Tolosako Udaberri Dantza Taldeko lehen belaunaldiko kide izan zen, baita Nafarroako Ikastolen mugimenduaren bultzatzailea ere.[2]
Udaberri Dantza Taldeak elkarrizketa egin zion Martinez de Lezeari 2017an, Maite Vicente taldekide ohiarekin batera, taldeak bere 60. urteurrenaren harira argitaratu zuen Aulkien Kulunka dokumentalerako.[2][3]
Jaso ikastolako sortzailetariko bat, ezinbesteko pertsona askoren ibilbide profesionalean; aurretik San Fermin ikastolako irakasle, ondoren Jasoko zuzendari. Kontxitak militantzia, konpromezua, auzolana, euskalgintza, herrigintza zer ziren irakatsi zien ingurukoei.
Kilometro ugari egin zituen, Jesus Atxarekin batera eta bestera, Nafarroan barna, mahaiak eta aulkiak alde batetik bestera eramaten. Hainbat ate jo zituen ahaztutako zoko ilunak itxaropenez beteriko ikastolak bilakatzeko. Buruhauste ugari izan zituen ibilbidean zehar, baita hainbat garaipen ere.
Ikastolako festak, bertako giroa sortzen lan ugari egin zuen, horrez gain danborradan parte hartzera bultzatzen zituen ingurukoak, Inauterietan, Santa Ageda bezperan; ostegun gizenean. Zalantzarik gabe, amaigabea Kontxitaren ekarpena.[4]
Xabier Aguirre Esparz Kontxitaren lankide izandakoak honelaxe deskribatu zuen:
«Ikastolako ibilbidean ezagutu zintugun, Kontxita, dotore, elegante, irribarretsu; begirada garbia eta euskara bizia ezpainetan; gerora ohartu ginen euskarazale handi horietako bat zinela, hizkuntza, kultura eta herria zinez maite zuten horietako bat.»
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.