Kontsentsu faltsuaren efektua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Adostasun faltsuaren efektua edo kontsentsu faltsuaren efektua norbaitek besteengan bere pentsamoldea proiektatzeari deritzo. Beste modu batera esanda, beste guztiek norberak bezala pentsatzen duten usteari deritzo. Falazia logiko hau gertatzen da banakako batek edo talde batek uste duenean beraien iritzi, sinesmen eta gurariek benetan direnak baino orokorragoak direla gainerako jendearengan.
Garrantzitsua da esatea jendeak ez duela beti uste bere sinesmenak gehiengoak partekatzen dituenik. Adostasun faltsuaren efektua jendeak bere sinesmenarekin korrelazioan dagoen sinesmen jakin baten hedadura gehiegi balioesteko duen joerari baino ez dagokio. Horrela, fundamentalista erlijiosoek ez dute nahitaez uste jende gehienak beraien erlijiotasuna partekatzen dutenik, baina fundamentalisten edo berarekin ikuspuntu jakin batzuk partekatzen dituzten pertsonen kopuruaren kalkuluek ziur aski benetan existitzen den kopurua gainditzen dute.[1]
Adibide sinple batzuk ematearren:
- Frankofiloek uste dute frankofoboek kalkulatzen dutena baino frantses janari eta kultura zale gehiago daudela.
- Egunerokoan edaten dutenek uste dute jende gehiagok kontsumitzen duela alkohola egunerokoan, abstemioek uste dutena baino.
Ez-Kontsumitzaileak | Kontsumitzailea ohikoak | |
---|---|---|
Inor ez | 1.1% | 0.2% |
Oso jende gutxi | 11.4% | 1.0% |
Batzuk | 11.8% | 1.7% |
Nahiko jende | 31.8% | 16.9% |
Askok | 25.3% | 29.1% |
Gehiengo argia | 18.7% | 51.2% |
"Zure adineko zenbat jendek edaten du alkohola?" Galderaren aurrean alkoholaren kontsumoan desberdinak diren bi gazte-taldek emandako erantzunak adostasun faltsuaren adibide argia dira. Gazteek alkoholaren kontsumo-mailari buruz zuten pertzepzioari buruzko ikerketa batean adierazi zuen kontsumitzaile ez zirenak (1276 inkestatu) nabarmen desberdinak zituztela kontsumitzaileen aldean (1789 inkesta egin ziren). Hala, "Zure adineko zenbat jendek edaten du alkohola?" Galderaren aurrean, normalean alkohola kontsumitzen duten gazteen % 50ek baino gehiagok "ia guztiek" erantzun zuten, eta kontsumitzaile ez direnen taldeko % 19k baino gutxiagok eman zuten erantzun bera.
Antzeko emaitzak lortu dira tabako-kontsumoari erreparatuz. Ondorioztatu da pertsona jakin batek egiten dituen erretzaileen ehunekoen estimazioak pertsona horrek ezagutzen dituen erretzaileen kopuruarekin erlazionatuta daudela[3].