From Wikipedia, the free encyclopedia
Literaturaren teorian narratzaile, kontatzaile edo kontalari[1] esaten zaio narratiba generoko literaturan gertakizunak kontatzen, deskripzioak egiten, narrazioaren haria gidatzen agertu ohi den ahotsari. Kontatzailea narrazioan agertuko den ezagutzeko moduko pertsonaiaren ahotsa izan ohi da edo hain erraz identifikatzen ez den norbaiten ahotsa ere izan daiteke.
Ez da nahasi behar kontatzailea eta egilea. Egileak edo idazleak ikuspuntu bat hautatu beharko du gertakizun batzuk kontatzeko eta ikuspuntu hori egileak sortuko duen narratzailearen eskutik agertuko da.
Kontatzailea idazleak sortuko dituen pertsonaietariko bat izan ohi da. Narratzailearen ahotsa pertsonaia protagonista baten ahotsa izan daiteke, bigarren mailako lekuko baten ahotsa edo erraz identifikatu ezin den norbaiten ahotsa. Narrazio batzuetan narratzailea identifikatzea joko literario mamitsua izan daiteke. Egilea, idazlea, ordea, pertsona fisiko bat edo batzuk dira beti ez narratzailea bezala.
Egileak kontatzailearen ahotsa pertsonaia bati, animalia bati edo objektu bati eman diezaioke. Oso bestelako kontatzaileen adibideak topa daitezke literaturan. Narratzailea ume bat izan daiteke, Robert Louis Stevensonen Altxorraren uhartean bezala edo Lazarillo de Tormes eleberrian bezala, narratzailea arrano bat izan daiteke Bernardo Atxagaren Sara izeneko gizona eleberriaren kapitulu batean bezala, edo arkatz bat, Manuel Rivas. O lapis do carpinteiro eleberrian bezala.
Narrazio batean narratzaile bat baino gehiago ager daitezke, narrazioaren haria txandaka erabil daiteke.
Fikziozko literaturan hainbat motatako kontatzaile deskribatu dira, sailkapen asko egin dira.
Kontatzaile motak sailkatzerakoan gehien erabiltzen den irizpidea ikuspuntuarena da. Kontatzailearen ahotsak harreman bat izango du kontatzen dituen gertakizunekin eta harreman estua antzeman daiteke kontatzaileak lehen pertsona erabiltzen duenean. Kontatzaileak gertakizunak lehenaldian eta hirugarren pertsonak kontatuz gero, gertakizunekiko harreman urrunagoa antzeman egingo da.
"Zazpi seme eta hirur alaba bazituzten, sorthu zitzaiotenean Iñazio 1491an Loiolako jauregian. Zortzigarren seme batez erdi zela ikhustearekin, doña Marinak zerurat altxatu zituen begiak, gero bere senharrari behatzen ziola erran zion": [...]
Frantzisko Laphitz: Bi saindu heskualdunen bizia. 1867.
"Ura zan gizona, ura! Zazpi oin ta erdi bai luze, makal zugatzaren irudira zuzen, pagorik lodiena baizen zabal, arte gogorra bezela trinko, gorosti ezearen antzera zimel. Orrela zan Joanes nik ezagutu nuanean". [...]
Txomin Agirre: Garoa. 1912.
"Ez ateratzeko esan zigun artzainak, eguraldia ilun zegoela, haize zoroa zebilela. Kasurik egin gabe, motxilak hartu eta bidean gora abiatu ginen. Artzain zaharra bordan geratu zen, gazteongandik gaizki esaka.
Nafarroako Arantzatik gora Mendaur. Tontorrean Trinitate ermita, eta beste aldean, behean, Ituren, gure helburua.
Ordu erdi bat ere ez genuen eginen mendian barrena, elurra hasi zuenean. Atzera egin, inondik ere ez. Nora jo ordea, bi metrora ez zen deus ikusten. Hartan ginela giza irudi bat ageri zitzaigun ondoko pinuen artean, bere elurrezko besoaz bidea erakusten zigularik. Eta handik. [...]
Koldo Izagirre: "Gauzetan" Ustela aldizkaria. 1979.
"Haurtzaroko oroitzapenak, aireportu inguruko mendiak bezala, urruti gelditzen hasi zaizkizu eta beldurra ematen dizun zulo modukoa ari zaizu irekitzen barrenean": [...]
Literaturaren teorian, bereizi izan dira, baita:
"Egia esan, ahaidetasun hau bigarren edo hirugarren mailakoa zen. Izan ere, Jaun Estibarizen emaztea eta andre Mari Urtiz Irraetako elkarren artean lehengusu jatorrak ziren. Aberastasunean eta kaparetasunean Mendiolatarrek ez zuten Olasotarren mailarik iristen. [...] Olasotarrak harritu ziren, jauregiko morroi-nagusiak Jaun Estibariz Mendiolakoeren bisita iragarri zienean. [...]
Yon Etxaide: Gorrotoa lege. 1964.
"Gogoan daukat, gaur goizeko kontua balitz bezalaxe, nola iritsi zen ezinean ostatu atarira, mariñel kutxa atzetik jarraian zuela orgatila batean; gizon garaia, sendoa, mardula, larru iluna; motots biketsua kasaka urdin zikinaren sorbalda gainera erortzen zitzaion; [...]
Robert Louis Stevenson: Altxor uhartea (euskaratzailea: Maria Garikano).[2]
"Aste batzuz Holmes guti ikusi nuen. Ezkondu nintzenez gero Londresko beste toki batera etxez aldatu nintzen. Holmes gure Baker Streeteko geletan gelditu zen. Mediku gisa lanean ari eta ez nintzen joan haren ikustera oso lanpetua bai nintzen.[...]
Arthur Conan Doyle: Sherlock Holmesen Abenturak (euskaratzailea: Maite Gamarra).[3]
"Ura zan gizona, ura! Zazpi oin ta erdi bai luze, makal zugatzaren irudira zuzen, pagorik lodiena baizen zabal, arte gogorra bezela trinko, gorosti ezearen antzera zimel. Orrela zan Joanes nik ezagutu nuanean". [...]
Txomin Agirre: Garoa. 1912.
"Olasotarrak harritu ziren, jauregiko morroi-nagusiak Jaun Estibariz Mendiolakoeren bisita iragarri zienean. [...] Adiskidetasunak, nahiz eta ahaide artekoak, laztu egin ohi dira euren artean nolabaiteko gora-beherak sortzen direnean. Gure hauen artean ere sortu ziren. [...]
Yon Etxaide: Gorrotoa lege. 1964.
Kontalariaren narrazioan erabiltzen estilo nagusiak estilo zuzena, zehar estiloa eta zehar estilo librea dira.
Kontalaria, narratzailea, pertsonaia nagusietako bat izan daiteke edo kontalari hutsa. Orojakilea edo pertsonaia batek dakiena besterik ez dakien kontalaria. Kontalaria ume bat[4], animalia bat, izaki mitologiko bat[5] edo objektu bat izan daiteke[6]... Kontalaria nor den alde batean utzita, kontatzeko estiloa zuzen-zuzena izan daiteke edo zeharkakoa.
Horra adibideak:
"IKEAra joan ginen sofa berriaren bila; bai, Madrilera, orduan Barakaldokoa zabaldu gabe zegoen: Madrilekoak hilabete batzuk zeramatzan irekita. Nire kapritxoan izan zen: Elenak Zallan begiratu nahi zuen, edo Balmasedan, inguru hartan, badakizue, beti bezala, baina Madrilera joateko konbentzitu nuen; furgoneta utzi zidan laneko batek. Ez, oraindik ez naiz Barakaldokoan izan, baina Madrilekoa behintzat egunekoa da, galtzeko modukoa. [...]
Iban Zaldua: Etorkizuna. 2005.
"Nire emazteak Flora zuen izena. Hura hitzeko erabaki sendoa, kamisoiaren behealdea gerrira jaso, neure gainean hankalatraba jarri eta, atsegin izateko intentzio nabermenegiaz, titiburuak atximurkatu zizkidan egunean hartu nuen.
Ordurako banekien engainatu ninduela, noski, baina ez dut uste hiltzeko erabakia hartzera bultzatu ninduen zio zuzena hori izan zenik. Beharbada, oraindik ere neure burua arrazionalistatzat jotzen dudanez, kosta egiten zaidalako onartzea Floraren lasaitu sexuala bezalako gauza arrunt eta naturalak hain erabaki gehiegizko eta erabatekoa hartzera eraman nintzakeenik.
Samuel, txantxetan, entziklopedista naizela esan ohi zidan, eta ez zuen esaten, egia den arren, entziklopediak-saltzailea naizelako bakarrik, edo hitz askoren definizioak buruz ikasi ditudalako, baizik eta Jakitea eta Arrazoia gizakiaren ezaugarririk nobleenak direla uste dudalako; sentimenduen eta instintuen gainetik, gure bidea gidatu eta argitu behar luketenak. [...]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.