From Wikipedia, the free encyclopedia
Konspirazioa, azpikeria, konplota edo konjurazioa talde batek sekretuz eta azpijokoz planifikatu eta burutzen duen ekintzen multzoa da, gehienetan agintarien eta erakunde politikoen aurka, horiei boterea kentzearren. Konspirazio baten adibide garbiena estatu-kolpea da. Terminoa propaganda moduan ere erabili izan da agintearen aldetik, status quo delakoa kolokan jartzen duten nahi edo aurreikusi gabeko gertakari nabarmenak azaltzeko biktimizaziorako diskurtso azaltzaile moduan. Era berean, historiako krisi garaietan nahiz gertakari traumatikoak azaltzeko, konspirazio-teoria izeneko istorioak asmatu eta zabaltzen dira, gertakari eta krisi horien azalpen sinpleak ematearren[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.