From Wikipedia, the free encyclopedia
Marko Aurelio Komodo Antonino (latinez: Marcus Aurelius Commodus Antoninus; 161eko abuztuaren 31 – 192ko abenduaren 31) erromatar enperadorea izan zen, 180tik hil zen arte. Enperadore txarrenetakotzat jotzen zaio, Bost Enperadore Onetako garaiari amaiera eman ziolako
Komodo | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
177 - 192ko abenduaren 31 ← Marko Aurelio - Pertinax →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Lucius Aelius Aurelius Commodus | ||||||
Jaiotza | Lanuvium (en) , 161eko abuztuaren 31 | ||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||
Heriotza | Erroma, 192ko abenduaren 31 (31 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Sant'Angelo gaztelua | ||||||
Heriotza modua | giza hilketa: itotzea | ||||||
Hiltzailea | Narcissus (en) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Marko Aurelio | ||||||
Ama | Faustina Gaztea | ||||||
Ezkontidea(k) | Bruttia Crispina (en) (178 - | ||||||
Bikotekidea(k) | |||||||
Haurrideak | |||||||
Leinua | Antoniar leinu | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | agintaria | ||||||
Lantokia(k) | Antzinako Erroma | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Antzinako Erromako erlijioa | ||||||
Komodo Marko Aurelio ospetsu eta arrakastatsuaren semea zen. Antonino izeneko bikia izan zuen, baina lau urte zituela hil zen. Arrebak, Luzilak, haren kontrako konspirazioan parte hartu zuen.
Aitak 177an izendatu zuen enperadore, eta bizirik ziraun bitartean biek izan zuten boterea. 180an, Marko Aurelio hil zenean, enperadore bakarra bilakatu zen.
Marko Aurelio bihotz onekoa eta eskuzabala bazen ere, Komodok justu kontrako ezaugarriak zituen. Erotzat jo ohi zaio Komodori, gehiegikerian bizi baitzen bizitza osoan.
Markomaniarrekin hitzarmen kaskar bat sinatzeak hasiera eman zion agintaldiari. Germaniarren kontra gogor aritu zen boterean zegoela. Garaipen txikiak lortu arren, Senatuari garaipen-ospakizuna eskatzen zion.
Komodo ahalmen fisikoaz harro-harro zegoen. Aitaren gustu filosofikoak mesprezatzen zituen. Estatuetan Herkules bezala agertzea oso atsegin zuen, eta nonahi eraikitzen zituen. Heroiarekin parekatzeko, piztien kontra borrokatzen zuen zirkuetan. Gladiatoreen arteko lehiak ere begikoak zituenez, gladiatorez mozorrotuta behin baino gehiagotan borrokatu zuen. Eskandalugarritzat hartzen zen enperadorearen jokabide hori.
Jainkoa balitz bezala gurtzeko eskatu zuen Komodok, 300 emakumetako harena zuen bitartean. Estatuetako arazoak baztertzen zituen, laguntzaileen esku utziz. Iturri batzuek dioenez arrebarekin intzestu-harremanak ere bazituen.
190ean Erromako zati bat erre zen, eta Komodok hiri birfundatzeko aukera hartu zuen. Colonia Commodiana izena eman zion. Hilabeteek ere Komodo ohoretzeko izen berriak jaso zituzten: Lucius, Aelius, Aurelius, Commodus, Augustus, Herculeus, Romanus, Exsuperatorius, Amazonius, Invictus, Felix eta Pius. Senatuarena Komodioren Zorioneko Senatua eta armadarena Komodioren Armada izatera igaro ziren.
Urte bat beranduago, Nartziso borrokalariak ito zuen Komodo baino bat hartzen ari zela. Senatuak, orduan, damnatio memoriae onartu zuen eta jatorrizko izenak berreskuratu zituen.
Hala ere, Septimio Severo enperadoreak, Marko Aurelioren familiaren babesa bereganatzeko nahian, Komodoren irudi publikoa berreskuratu zuen, eta Senatua jainko izendatzera behartu zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Komodo |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.