From Wikipedia, the free encyclopedia
Gladiatoreak, Erromatar Errepublikan eta Erromatar Inperioan, Erromako edo beste hirietako anfiteatroetan elkarren aurka aritzen ziren borrokalariak ziren. Erromako anfiteatroa Koliseoa da.
Gladiatoreak esklaboak izaten ziren, Estatuko probintzietan jaiotakoak eta oraindik erromatar hiritartasuna ez zutenak, edo baita erromatar Estatutik kanpo bizi zirenak ere, eta erromatarren aurkako guda galdu zutenak. Halere, egon zen gladiatoreren bat edo beste, esklaboa ez zena.
Gladiatore izena, erromatarrek borrokarako erabiltzen zuten ezpata batetik dator. Ezpata horrek gladius izena zuen, eta gladiatoreek maiz ezpata hori erabiltzen zuten armatzat, beren borroketan.
K.a. 73. urtean, gladiatore eta beste esklabo batzuen Erromaren altxamendua egon zen. Espartako esklabo traziar ospetsua Erromaren aurka altxatu ziren esklabo hauen buruzagi zelarik. Altxamendu honek, bi urte iraun zuen, K.a. 71. urteraino.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.