![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/42/Map_world_climate_zones_%2528simplified_to_10%2529-eu.svg/langeu-640px-Map_world_climate_zones_%2528simplified_to_10%2529-eu.svg.png&w=640&q=50)
Klima ozeaniko
Eragile nagusitzat itsasoa duen eskualde-klima; horren ondorioz, urtean zehar edo egunean zehar ez da tenperatura-aldaketa handirik gertatzen eta hezetasun handia izan ohi da / From Wikipedia, the free encyclopedia
Klima ozeanikoa Europa eta Amerika mendebaldeko eta Australia ekialdeko klima mota da. Ekuatoreen bi aldeetan izaten da, tarteko latitudeetan, kostaldeetan, ozeanoaren eragina nabaria den lekuetan.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/42/Map_world_climate_zones_%28simplified_to_10%29-eu.svg/640px-Map_world_climate_zones_%28simplified_to_10%29-eu.svg.png)
Köppenen sailkapenaren arabera (Cfb), klima honen ezaugarri garrantzitsuenak hauek dira:
- C: klima epela. Bere hilabete hotzeneko batez besteko tenperatura 18 °C eta 0 °C artekoa da, eta hilabete beroenekoa 10 °C baino altuagoa. Prezipitazioak lurruntzen den ura baino gehiago dira. Klima honetan baso mesotermikoak aurkitzen dira.
- f: prezipitazioak erregularrak izaten ditu urte osoan; beraz, ez dago aro lehorrik.
- b: uda leunak, hau da, hilabete beroeneko batez besteko tenperatura 22 °C baino baxuagoa da. Gainera, hilabeteko batez besteko tenperaturak 10 °C baino altuagoak dira gutxienez 4 hilabetez.