From Wikipedia, the free encyclopedia
Klima-aldaketak zuzeneko eta zeharkako ondorioak ditu umeetan. Haurrak berotze globalen ondorioen aurrean, helduek baino babes gehiago behar dute. Osasunaren Mundu Erakundeak kalkulatu zuenez, gaixotasun globalen %88a klima-aldaketarekin lotura duela jakinarazi zuten eta bost urtetik beherako haurrek eragina gehien jasotzen dutenak direla adierazi zuten[1]. Klima-aldaketak haurren osasun fisikoari ez ezik, haien ongizatean ere eragiten du. Herrialdeen arteko desberdintasunak klima-aldaketaren eragina determinatzen dute.[2] [3]
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Diru-sarrera txikiko herrialdeetan bizi diren pertsonek gaixotasun gehiago jasaten dituzte, eta klima-aldaketaren mehatxuei aurre egiteko gaitasun gutxiago dituzte.[4] Gainera, umeen eskubideak bermatzeak zailagoa izango da krisi klimatikoan.[5]
Klima aldaketak eragiten dituen etxeen suntsiketa, elikadura-segurtasunaren mehatxua eta familien bizirauteko behar dituzten baliabideak galtzeari aurre egin behar diete haurrek. Klima aldaketaren ondorioak haurretan areagotu egin daitezke desberdintasun sozial eta ekonomikoak, gatazka armatuek eta osasun-epidemiek bitarte egotekotan.
Klima-aldaketaren ondorioak bi arlo nagusitan banatzen dira: zuzenak edo zeharkakoak, eta berehalakoak edo geroratuak. Haurren osasun fisikoari erreparatuz, ondoko ondorioak aipa ditzakegu: heriotzak eta zauriak, beroak eragindako gaixotasunak, inguruneko toxinekiko esposizioa; gaixotasun infekziosoak, eta tenperatura epeletan dauden beste gaixotasun batzuk.[6]
Ondorio fisikoez gain, osasun psikologiko eta mentalaren eraginaz ere hitz egin dezakegu, ondo ikertu ez dena oraindik, baina umeen ongizaterako erabakigarria eta mehatxagarria dena.[7] Osasun mentala eta ikaskuntza-arazoak nabarmen areagotu dira, hala nola, estres post-traumatikoa, depresioa eta antsietatea, loaren nahasteak, defizit kognitiboak eta ikasteko zailtasunak. [8]
Klima-aldaketak eragindako gertakariek, etxeak, eskolak, haurtzaindegiak eta beste azpiegitura kritikoak suntsitu ditzakete.[9] Adibidez, Haiyan tifoiak Leyte eta Samar uharteetako (Filipinak) hiri eta herri osoak suntsitu zituen. Haian tifoitik bizirik atera ziren ume askok, etxeak galdu zituzten. [10]
Klima-gertakariek kalte handiak eragiten dituzte biktimetan eta haien bizibideetan.[11] Tifoiek, ekaitz boladek eta bestelako nahasmenduek, ondasunen eta diru-sarreren beherakada eragin dute nekazari, arrantzale, sektore informaleko langileen eta enpresa txikien jabeen artean.[12] Seme-alaba gehiago dituzten familiak ere zaurgarriagoak dira osasun gastu katastrofikoen aurrean eta zorrak izateko probabilitate handiagoa dute.
Landa eremuetan, soroak, lorategiak, urmaelak, laboreak, arrantza ontziak eta baserriko tresneria suntsitu dira, eta abereak galdu dira, komunitate osoen elikadura segurtasunean eraginez.
Mundu mailan, klima-aldaketaren ondorioz dauden gaixotasunetik % 88-a umeek jasaten dituztela kalkulatzen da. Ume guztiek haien zaintzaileen eta komunitateen menpe daude. Benetako mehatxua, hirugarren munduko herrialdeetan aurkitzen da eta dagoeneko, ingurumen arazoak jasaten ari dira. Honek hainbat gaixotasun, ezintasun eta haurren heriotza tasa areagotzeak ekarriko du.
Garrantzitsua eta aipatzekoa da atmosfera kutsatzaileen eraginekiko etengabeko esposizioak pisu baxuko jaiotzak, estimatzen den baino tamaina txikiko haurdunaldiak eta jaiotza goiztiarra eragiten dituela.[13]
Zenbat eta esposizio handiagoa izan kutsadura atmosferikoari, gero eta asma arazo gehiago izango dituzte[14], arnasbideetako estres oxidatiboa areagotzea eta haien hantura eragiten delako.
Airearen kutsadurak haurren neurogarapenari eragiten dio, garunaren garapen hasieran beharrezkoa den proteina baten kantitatea murrizten delako, ikerketa batek dioenez.[15]
Klima-aldaketak sortzen dituen erronkei aurre egitea ezinbestekoa da, batez ere umeetan eragiten dituzten eraginari dagokionez. Hori lortzeko, ezinbestekoa da arazoari ikuspegi hezitzaile eta artistiko batetik jorratzea eta gurasoak prozesuan inplikatzea.
Garrantzitsua da klima-aldaketa curriculumean txertatzea.[16] Haurrek inguruan dauden ingurumen-arazo globalen existentzia eta premien berri dutenean, klima-aldaketaren kontzientzia eta konpromezua areagotu egiten da.[17]
Arteak haurrei garapenaren alor ezberdinetan laguntzen die. Edozein ideiari buruz modu esanguratsuan adieraztera bultzatuz, kasu honetan klima-aldaketak, beren komunitatearekiko eta munduarekiko konponbide iraunkorrak garatzeko bitartekotzat eskaintzen zaie.[18] Ikusi denez, gurasoen eta seme-alaben arteko harreman estua dagoenean, gurasoen pertzepzioa klima arazoarekiko, eragina izan lezakela seme-alaben ahaleginetan. Beraz, klima-aldaketei buruzko gaiak zenbat eta gehiago hitz egin, umeen kontzientziazioa areagotuko du.[19]
Garrantzitsua da jakitea umea edozein arazoren aurrean zaurgarria den gizabanakoa dela, klima-aldaketa haurrentzako gero eta kezka nagusienetako bat dela eta zuhurtziaz landu behar da. Gomendatzen zaie gogoratzea ez direla arazo honi aurre egiten dioten bakarrak, euren kezkak partekatzea eta giro negatiboak positibo bihurtzea klima-aldaketak haurren ongizatean duen eragina murrizteko. [20]
Beharrezkoa da gazteen aktibismoa babestea eta defendatzea klima-aldaketa globalak haurrengan duen eragina murrizteko.
Greta Thunberg 15 urte zituen lehen aldiz eskolara joan ez zenean Suediako Parlamentuan klima-aldaketagatik greba egitera joan zelako. Ostiralero Suediako Parlamentuaren aurrean berak bakarrik manifestatzen hasi zen "Eskola Greba Klimaren Alde" zioen kartel batekin, eta handik urtebetera, Gretaren protesta mundu osoko milioika ikasletara zabaldu zen sare sozialetan biral bihurtu zelako #FridaysForFuture mugimenduari esker. Gaur egun, Greta munduko liderrekin elkartzen ari da, adibidez, Nazio Batuen Klima Konferentzian eta Munduko Ekonomia Foroko bilera garrantzitsuetan, gazteek ere eragin handia izan dezaketela erakutsiz.[21]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.