![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/33/Climbing_pictogram.svg/langeu-640px-Climbing_pictogram.svg.png&w=640&q=50)
Kirol eskalada 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kirol eskalada 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan Tokion egin zen eskalada proba izan zen.[1] Lehen aldiz kirol eskaladak parte hartu zuen Udako Olinpiar Jokoetan, eta probak Aomi Urban Sports Parkean ospatu ziren.
Kirol eskalada 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan | |
---|---|
![]() | |
Mota | kirol diziplina olinpiko |
Honen parte da | 2020ko Udako Olinpiar Jokoak |
Denbora-tarte | 2021eko abuztuaren 3a - 2021eko abuztuaren 6a |
Data | 2021 |
Edizio zenbakia | 1 |
2024 → | |
Kokaleku | Aomi Urban Sports Parkea |
Partehartzaile kopuru | 40 |
Kirola | kirol eskalada |
Osatuta | |
Formatuak hiru diziplina bateratzen ditu: abiadura eskalada eta bloke-eskalada eta eskalada sokarekin. Honelakoak dira hiru diziplina horiek:[2]
- Abiadura. eskalatzaileek hamabost metroko horma bat igotzen dute ahalik eta azkarren. Veddriq Leonardo indonesiarrak du munduko marka gizonezkoetan: bost segundo eta hogei ehunen. Emakumezkoena, berriz, Julia Kaplina errusiarraren esku dago: 6,99.
- Blokea. Eskalatzaileek 4,5 metroko horma batean babesik gabe aritzen dira, forma ezberdinetako blokeetan erori gabe. Estrategia, indarra eta malgutasuna ezinbestekoak dira modalitate horretan.
- Zailtasuna. Hamabost metroko horma bateko goiko aldean dagoen bide bat egin behar dute eta aurkitzen dituzten heldulekuekin aritzen dira lehian. Sei minutu dituzte erori gabe urrunen dagoen heldulekura iristeko.
Hiruretan egindako lanak batuz lortuko da irabazlearen izena. Formatu hori 2018ko Udako Gazteriaren Olinpiar Jokoetan probatu zen lehenengo aldiz. Formatu honek kritika handiak eragin zituen eskalatzaileen artean, hiru diziplinak oso ezberdinak direlako, bereziki abiadura-eskalada.[3]
Gutxi dira hiru diziplinak guztiz menperatzen dituzten eskalatzaileak, baina hirutatik bitan aurrean ibiltzea ezinbestekoa da onenen artean egoteko ariko diren sei eskalatzaileetako bat izateko.[2]