From Wikipedia, the free encyclopedia
Kim Jong-il (1941eko otsailaren 16a - 2011ko abenduaren 17a) Koreako Herri Errepublika Demokratikoko diktadorea izan zen; herrialde hartako de facto buruzagi gorena, haren aita Kim Il-sung hil zenetik.[1] Defentsa Batzordeko zuzendaria, Koreako Langileen Alderdiko idazkari nagusia eta Armadako komandante gorena ere zen. Buruzagi Maitea, Gure Aita, Jenerala eta Generalissimo tituluekin aipatua da bere agintepeko hedabide ofizialetan.[2] Kim Jong-ilen seme Kim Jong-un haren balizko ondorengo bilakatu zen.[3]
Kim Jong-il | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1997ko urriaren 8a - 2011ko abenduaren 17a ← Kim Il-sung - Kim Jong-un →
1994ko uztailaren 8a - 2011ko abenduaren 17a ← Kim Il-sung - Kim Jong-un →
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Юрий Ирсенович Ким | ||||||||||
Jaiotza | Vyatskoye (en) eta Ussuriysk (en) , 1941eko otsailaren 16a | ||||||||||
Herrialdea | Ipar Korea | ||||||||||
Bizilekua | Ryongsong Residence (en) | ||||||||||
Lehen hizkuntza | koreera | ||||||||||
Heriotza | Piongiang, 2011ko abenduaren 17a (70 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | Kumsusan Palace of the Sun (en) | ||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Kim Il-sung | ||||||||||
Ama | Kim Jong-suk | ||||||||||
Ezkontidea(k) | Song Hye-rim Ko Yong-hui Kim Ok Kim Young-sook (1974 - 2011ko abenduaren 17a) | ||||||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||
Leinua | Kim dinastia | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Kim Il-sung Unibertsitatea 1964) Maltako Unibertsitatea Mangyongdae Revolutionary School (en) | ||||||||||
Hizkuntzak | koreera | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||
Adar militarra | Koreako Herri Armada | ||||||||||
Gradua | generalissimo (en) taewŏnsu (en) | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | ateismoa | ||||||||||
Alderdi politikoa | Koreako Langileen Alderdia | ||||||||||
Alemaniako Errepublika Demokratikoko pilotu akademia batean eta Piongiangeko Kim Il Sung Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Gero Koreako Langileen Alderdian sartu zen, eta aitaren idazkari gisa lanean hasi zen. 1967an aitari lagundu zion alderdian purga bat egiten, eta sei urte geroago, alderdiko propaganda saileko idazkari izendatu zuten. 1980ko Langileen Alderdiko Kongresuan, Kimek alderdiko buruzagitza lortu zuen, aitaren nortasunaren kultu estalinistari men eginez. Aitak bere oinordeko izendatu zuen. 1987an, Hego Koreako bidaiari hegazkin baten leherketan parte hartzea leporatu zioten (115 lagun hil ziren). Kim Jong Ilek bere aitaren kargu guztiak heredatu zituen hura hil baino bost egun lehenago, 1994ko uztailaren 8an. Haren agintaritzapean arrakastaz amaitu ziren Ipar Korearen programa nuklearrari buruzko negoziazioak Estatu Batuekin eta Koreako Errepublikarekin. 1996an, aitaren heriotzaren bigarren urteurrenean, herrialdeko buruzagi goren gisa aurkeztu zuten, eta 1997ko urrian, alderdiko idazkari nagusi hautatu zuen Langileen Alderdiak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.