Kievo-Petxerska Lavra
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kievo-Petxerska Lavra (ukraineraz: Ки́єво-Пече́рська ла́вра, translit.: Kýievo-Petxerska lavra; errusieraz: Ки́ево-Пече́рская ла́вра, translit.: Kíevo-Petxérskaia lavra), edo Kieveko leize-zuloetako monasterioa, Kieven (Ukraina) dagoen monasterio ortodoxoa da. 1051n, Jaroslav I.a Kievekoaren agintaldian, sortu zenetik, Eliza Ortodoxoaren leku santuetako bat izan zen.
Kievo-Petxerska Lavra | |
---|---|
Києво-Печерська лавра | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kyiv: Saint-Sophia Cathedral and Related Monastic Buildings, Kyiv-Pechersk Lavra | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ukraina |
Hiri handien | Kiev |
Koordenatuak | 50°25′56″N 30°33′44″E |
Historia eta erabilera | |
Gizateriaren Ondarea arriskuana | 2023 - |
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Theodosius of Kyiv (en) |
Estiloa | Ukrainian Baroque (en) |
Azalera | 29 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i), (ii), (iii) eta (iv) |
Erreferentzia | 527-002 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
1990ean UNESCOk, Kievo-Petxerska Lavra eta Santa Sofia katedrala Gizateriaren Ondare izendatu zituen.
Nestorren Kronikaren arabera, XI. mendearen hasieran Antonio, Athos mendiko Esphigmenou monasterioko lekaide ortodoxoa, Berestoveko leize-zulo batean kokatu zen, Kiev hiriaren kanpoaldean. Beste lekaide batzuk batu zitzaizkion eta leize gehiago zulatu zituzten. Kieveko printze eta boiardoen sostenguarekin, monasterioa handituz joan zen eta, luze gabe, Kieveko Rusako erlijio eta kultura gune nagusi bilakatu zen[1]. Eliza nagusia, Jasokunde katedrala, 1073 eta 1078 artean eraiki zen[2].
Ondoko mendeetan monasterioa zenbait aldiz arpilatu zuten, 1096an kumastarrek, 1240an Batu Khan buru zuen mongolen hordak eta 1482an tartariarrek, baina suntsitze bakoitzaren ostean berreraikia eta handitua izan zen. 1718an sute batek kalte handiak eragin zituen. Berreraikitze lanek 10 urte iraun zuten. Garai hartakoak dira gaur egungo eraikin gehienak. XVIII. mendearen amaieran monasterioaren errusiartzea hasi zen[1].
1921–22an, Iraultza Boltxebikearen ondoren, sobietar agintariek monasterioaren ondasun asko konfiskatu zituzten eta eraikin ugariri beste erabilpen batzuk eman zizkieten. 1926an monasterioa itxi eta museo bihurtu zen. Museoan erlijioaren aurkako propaganda nagusi zen. Bigarren Mundu Gerran, atzerantz egiten ari ziren sobietar tropek Jasokunde katedrala leherrarazi zuten[1].
1992tik Petxerska Lavra Eliza Ortodoxoaren kontrolpean dago. 1998 eta 2000 artean Jasokunde katedrala berreraikia izan zen[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.