From Wikipedia, the free encyclopedia
Kieveko merkataritza-guneko bonbardaketa Kieven (Ukrainan) kokatutako Retroville izeneko merkataritza-gune baten aurkako 2022ko martxoaren 20an gertatutako bonbardaketa bat izan zen, errusiar aire-eraso baten testuinguruan, 2022ko Ukrainako inbasioaren zati gisa; non, gutxienez, zortzi pertsona hil ziren. Errusiako Gobernuaren arabera, merkataritza-gunea estaldura gisa erabiltzen zen Ukrainako Armadaren munizioa biltegiratzeko eta kargatzeko, Ukrainak darabilen BM-21 Grad klaseko kohete-jaurtigailuak barne.[1]
Kieveko merkataritza-guneko bonbardaketa | |||
---|---|---|---|
| |||
Mota | Aire-erasoa | ||
Honen parte da | Kieveko gudua (Ukrainako inbasioa) | ||
Data | 2022ko martxoaren 20a (c. 22:48 PM; UTC+3) | ||
Kokaleku | Retroville merkataritza-gunea, Kiev (Ukraina) | ||
Herrialdea | Ukraina | ||
Antolatzailea | Errusiar Federazioko Indar Armatuen Estatu Nagusia | ||
Helburu | Retroville | ||
Pertsona hilak | >8 | ||
Pertsona zaurituak | 1 | ||
Erantzule | Errusia | ||
Hashtag | #Retroville |
Errusiako Indar Armatuak Ukraina inbaditzen hasi ziren 2022ko otsailaren 24an, non Kiev Oblastaren zein Kiev hiriaren aurka egindako erasoaldi bat aipa daitekeen, errusiar indarrak Bielorrusiatik sartu ostean. Biharamunean, gudu bat hasi zen hirian bertan.
Retroville merkataritza-guneak 120,334 metro kubiko zituen, 86,000 metro koadroko azalera eta 250 denda baino gehiago.[2][3] Merkataritza-gunea 2020ko maiatzean eraiki zen.[3] BT Invest-ek, Lituaniako inbertsio-enpresa batek, kudeatzen du.[4]
2022ko martxoaren 20ko gauean, Errusiako Indar Armatuek Retroville bonbardatu zuten, Ukrainako hiriburuko –Kiev– merkataritza-gune bat.[5] Ukrainako larrialdi-zerbitzuek gaueko 22:48tan jaso zuten merkataritza-gunean izandako sute baten berri.[6]
Merkataritza-gunea ia erabat suntsituta geratu zen, inguruko autoak, Sport Life fitness-kluba eta negozio-zentro batekin batera. Vitali Klitsxko-k, Kieveko alkateak, iragarri zuen inguruko eraikinek ere kalte larriak jasan zituztela eta, gutxienez, zortzi pertsona hil zirela.
Novus supermerkatu-katearen egoitza, negozio-zentroan dagoena, "ia erabat suntsituta" geratu zen.[4][7][8][oh 1] Merkataritza-gunean kokatutako intsignia supermerkatua ere kaltetu egin zen, sabaiak erori baitziren, egiturazko beste kalte batzuekin batera.[4][8][12]
Errusiako Defentsa Ministerioak adierazi zuen erasoa egin zuela merkataritza-gunea munizioa biltegiratzeko eta kargatzeko estaldura gisa erabiltzen zelako, Ukrainako Indar Armatuen BM-21 Grad misil-jaurtigailuak barne, drone baten irudiekin defendatu zuena.[1][13] Drone-irudi horietan, Ministerioaren arabera, Ukrainako Misilen Jaurtitze Anizkoitzeko Sistema bat (MLRS) ikus zitekeen, tiro egiten zuena merkataritza-zentrora berriro sartu aurretik.[1]
Erasoaren biharamunean, Ukrainako agintariek gizon bat atxilotu zuten, otsailaren amaieran merkataritza-gunetik gertu aparkatuta zeuden ibilgailu militar ukrainarrak erakusten zituzten irudiak TikTok-en partekatu zituelako;[14] era berean, ukrainarrei Ukrainako mugimendu militarrei buruzko informaziorik ez argitaratzeko ohartarazi zieten.[15]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.