Khadijetou Boichiri Mohamed Salem, Jady ezizenarekin ere ezaguna (Sahara, 1974ko urriaren 10a),[1] mediku eta politikari sahararra da, Aralarreko legebiltzarkide izandakoa denbora-tarte oso labur batean zehar, 2012. urtean.[2] Independente modura aurkeztu zen, 2009ko Hauteskundeetan Arabako barrutian, zerrendaren bigarren postuan.[3][4] 2012ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan ere zerrendakide izan zen, 24. postuan Arabako barrutitik.[5]

Datu azkarrak Diputatua Eusko Legebiltzarrean, Bizitza ...
Khadijetou Boichiri Mohamed Salem

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2012ko abuztuaren 1a - 2012ko abuztuaren 28a
Mikel Basabe
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia
Bizitza
JaiotzaMendebaldeko Sahara, 1974ko urriaren 10a (49 urte)
HerrialdeaSaharako Errepublika Arabiar Demokratikoa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta medikua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaIndependente
Itxi

Ibilbidea

Medikua, Sacyl-en egiten du lan; hau da, Gaztela eta Leoneko osasun-arretaren zerbitzu publikoan.[6] 2009ko Eusko Legebiltzarreako Hauteskundeetan Arabako bigarren postuan aurkeztu bazen ere, Aralarreko Zuzendaritzak Aralarreko legebiltzarkide ziren Aintzane Ezenarro, Mikel Basabe eta Oxel Erostarbe kanporatu zituen arte, "alderdiaren zuzendaritzaren aurka Bake eta Bizikidetza Ponentziaren alde bozkatzeagatik",[3] ez zen legebiltzarkide bihurtu.

Hala ere, garaiko geometria parlamentarioaren testuinguruan, Patxi Lópezek hauteskundeak deitu zituen[7] urte bereko abuztuaren 12an,[8] Jadyk postua lortu eta 11 egun geroago. Hortaz, Boichiri Aralarreko legebiltzarkide izan zen 27 egunetan zehar, hilabete bereko 28rarte.[2]

Erreferentziak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.