Kepler-22b
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kepler-22b Kepler-22 izarraren inguruan biratzen duen exoplaneta bat da, guregandik 638 bat argi-urtera Cygnus konstelazioan.
Kepler-22b | |
---|---|
Behaketa | |
Distantzia Lurretik | 620 ly |
Gorputz-gurasoa | Kepler-22 |
Aurkitzailea | Kepler |
Aurkikuntza-data | 2011ko abenduaren 5a |
Aurkikuntza-lekua | Kepler |
Honen izena darama | Kepler-22 |
Konstelazioa | Cygnus |
Igoera zuzena | 289,21746007996 ° |
Deklinazioa | 47,884429870037 ° |
Orbitaren ezaugarriak | |
Ardatzerdi handia | 0,812 AU |
Eszentrikotasuna | 0 |
Orbita-periodoa | 289,863876 egun |
Makurdura orbitala | 89,764 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Erradioa | 2,1 Earth radius (en) |
Diametroa | 30.900 km |
Masa | 0,113 M_J |
Izendapenak | |
Kepler-22b, tamainaz, Lurraren bikoitza da. Bere masa eta azaleko konposizioa ezezagunak dira.[1] Litekeena da azaleko oskol likido edo gaseosoa duen konposatu sukoi bat edukitzea.[2] Bere izarraren inguruan 290 egunean behin biratzen du. Ebidentziek adierazten dute planetak azaleko tenperatura ertaina duela, gainazala ez dagoela berotegi efektuko gasen mende. Atmosferarik ezean, bere oreka tenperatura (Lurraren antzeko albedo bat hartuz) −11 °C izango litzateke gutxi gorabehera, Lurraren (−18 °Cren aldean.[3]
2009ko maiatzaren 12an ikusi zuten planetaren lehen trantsitua[1] eta 2011ko abenduaren 5ean Kepler-22b existitzen zela iragarri zuten.