From Wikipedia, the free encyclopedia
Kees Van Dongen (Delfshaven, Rotterdam, Herbehereak, 1877ko urtarrilaren 26a - Monte Carlo, Monako, 1968ko maiatzaren 28a) jatorri holandarreko frantziar pintorea izan zen.
Kees van Dongen | |
---|---|
(1923) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Cornelis Théodorus Marie van Dongen |
Jaiotza | Delfshaven (en) , 1877ko urtarrilaren 26a |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma 1929ko urtarrilaren 30a) Frantzia (1929ko urtarrilaren 31 - |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Monte-Carlo, 1968ko maiatzaren 28a (91 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Augusta Preitinger (en) (1901eko uztaila - 1921) Marie-Claire Huguen (en) (1953 - |
Bikotekidea(k) | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Willem de Kooning Academy (en) |
Hizkuntzak | frantsesa nederlandera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, grabatzailea, eskultorea, ilustratzailea, zeramikaria eta marrazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Egipto Paris Rotterdam Venezia Monte-Carlo Maroko Espainia eta New York |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Mugimendua | fauvismoa Die Brücke (taldea)a |
Izengoitia(k) | Kees van Dongen |
Genero artistikoa | erretratua animal art (en) figure (en) paisaia margolaritza biluzia hiri-paisaia izadi hila |
1897az gero Parisen bizi izan zen. Bizibidea ateratzeko, beste lanbide askoren artean, karikaturak eta umorezko irudiak egin izan zituen kafetegietan eta aldizkari satirikoetan (L´Assiete Beurre, Le Rive, L´Indiscret). 1904an erakutsi zituen lehen aldiz bere margolanak jendaurrean, Vollard etxean; koadro gehienak ikuspegiak ziren, inpresionistak (Delfsahaveneko ikuspegia, Ortzadarra, Hodeiak, Galetteko errota). 1906. urte aldera ordea, fauvismoaren eraginez, kolore biziak erabiltzen hasi zen eta higikunde horretako margolari ezagunenetako bat izatera iritsi zen. Oso estilo berezia zuen, bizia, oldarkorra ere bai, ikuslea bete-betean jotzen zuena. Burgesiako jendearen erretratuak egin zituen, emakumezkoenak gehienbat, eta Belle Époque garaiko lekukotasuna eman zuen bere obretan (Boni de Castellane, Edmonde Guy, Anna de Noailles, Maurice Chevalier). Bestalde liburu batzuetarako irudiak ere egin zituen (Mila gau eta bat gehiago, Marcel Prousten obra osoak).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.