Kazakhstan eta Errusia arteko muga
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kazakhstan eta Errusia arteko muga Kazakhstango Errepublika eta Errusiako Federazioa banatzen dituen nazioarteko muga da. Muga 6.416 kilometroko nazioarteko muga jarraitua da, eta bi herrialdeetako lurraldeak bereizten ditu. Nazioarteko muga jarraiturik luzeena da eta baita munduko bigarrena ere (soilik Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada artekoaren atzean, baina hau bi zatitan banaturik dago).
Datu azkarrak Geografia, Herrialdeak ...
Kazakhstan eta Errusia arteko muga | |
---|---|
borders of Kazakhstan borders of Russia | |
Geografia | |
Herrialdeak | Errusia Kazakhstan |
Luzera | 6.846 km |
Itxi
1930ean arautu zuten, Kazakhstango SES Errusiako SESFetik banandu zenean, eta nazioarteko muga bilakatu zen Sobietar Batasuna 1991n desegin zenean. 2006an herrialde biek muga-itun berri bat sinatu zuten.[1][2]