From Wikipedia, the free encyclopedia
Katti Anker Møller (1868-1945) Norvegiako emakume feminista bat izan zen. Eskubide erreproduktiboen eta haurren eskubideen alde lan egin zuen lehenengoetarikoa izan zen.[1]
Katti Anker Møller | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hamar, 1868ko urriaren 23a |
Herrialdea | Norvegia |
Heriotza | Torsnes, 1945eko abuztuaren 20a (76 urte) |
Familia | |
Aita | Herman Anker |
Ama | Mix Anker |
Ezkontidea(k) | Kai Møller (1889ko urtarrilaren 9a - ezezaguna) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Familia | |
Jarduerak | |
Jarduerak | sexu-hezitzailea, hizlaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, politikaria eta aktibista |
Kidetza | Emakumeen Eskubideen aldeko Norvegiako Elkartea |
Hamar-en jaio zen Cathrine Anker izenarekin, Herman Anker zen bere aita. Bederatzi anai-arreba izan zituen eta Sagatun Folkehøyskole-en hazi zen, Hamar-eko lehen herri unibertsitatean, bere aitak sortutakoa. Irakasle izateko ikasi zuen eta urtebete igaro zuen Frantzian, bertan prostituta eta ama ezkongabeekin izandako harremanak eragin handia izan zuten beregan.[2]
Bere lehengusu Kai Møller-ekin ezkondu zen eta hiru haur izan zituzten. Møller seme-alaba ugari izatearen arriskuei buruz interesatu zen eta baita ama ezkongabe eta hauen haurrei buruz ere. Asko bidaiatzen zuen eta hitzaldiak ematen zituen herrietako topaketetan, lan egiteko modu hau ez zen batere ohikoa garai hartako emakumeengan.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.