From Wikipedia, the free encyclopedia
Aikaterini Konstantopoulou, Katina Paxinou izenarekin ezagunagoa, (grezieraz: Κατίνα Παξινού; Pireo, 1900eko abenduaren 17a - Atenas, 1973ko otsailaren 22a) Greziako aktore tragiko ospetsua izan zen. Antzerkira bideratua zuen bere ibilbidea, baina nazioarteko ospea lortu zuen Hollywoodeko hainbat filmetan agertzeagatik. 1944an Oscar saria eta Urrezko Globoa irabazi zituen, eta izar bat jaso zuen Hollywoodeko ospearen pasealekuan .
Katina Paxinou | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pireo, 1900eko abenduaren 17a |
Herrialdea | Grezia |
Heriotza | Atenas, 1973ko otsailaren 22a (72 urte) |
Hobiratze lekua | Atenasko Lehen Hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ioannis Paxinos (en) (1917 - 1923) Alexis Minotis (1940 - 1973ko otsailaren 22a) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Hill Memorial School (en) Conservatoire de Musique de Genève (en) |
Hizkuntzak | greziera ingelesa |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerki aktorea eta zinema aktorea |
Enplegatzailea(k) | National Theatre of Greece Drama School (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
|
XX. mendeko greziar [1] [2] aktore handia kontsideratuta, bidea ireki zien Melina Mercouri (1920-1994) eta Irene Papas (1926) aktoreen belaunaldiari.
Batez ere antzerkian ibili zen. 1928an egin zuen debuta Atenasen Henry Batailleren Emakume biluzian eta 1930ean Greziako Antzoki Nazionalaren sortzaileetako bat izan zen. Sofoklesen Electra, Ibsenen Espektroak eta beste antzerki klasiko batzuei esker bere ospea sendotu zuen. Bidaide izan zuen bere senarra, Alex Minotis aktore eta zuzendaria.
Bigarren Mundu Gerran Londresen eta Estatu Batuetan bizi izan zen. Bere lehenengo filmagatik ( For Who the Bell Tolls, Ernest Hemingway- k eleberriaren egokitzapena Gary Cooper eta Ingrid Bergman-ekin batera ) Urrezko Globoa eta Oscar aktore onenaren Oscar saria irabazi zituen 1944an. [3] Halako saria eskuratzen zuen lehen aktore atzerritarra izan zen.
Hollywoodeko beste film batzuetan ere jardun zuen, hala nola Electra is in dourning, 1947an ( Rosalind Russell eta Michael Redgrave-rekin, Eugene O'Neill-en antzezlanean oinarrituta) eta The Inheritance ( Jean Simmonsekin ). 1955ean Orson Wellesen Mister Arkadin Europako koprodukzioan hartu zuen parte.
Broadwayko antzokietan Garai zekenak lana antzeztu zuen 1942an eta 1952an Klitemnestra pertsonaiarena egin zuen Sofoklesen Elektra eta Edipo antzezlanean. Federico García Lorcaren La casa de Bernarda Alba filmaren lehen produkzio ingelesa estreinatu zuen 1951n eta BBCrako Bodas de sangre 1959an.
1950ean Greziara itzuli zen eta han etengabe aritu zen oholtza gainean lanean, 1973an minbiziak jota hil zen arte.
Bertolt Brecht, Friedrich Dürrenmatt, Eugene O'Neill eta Euripidesen lanak antzeztu zituen, besteak beste.
1960-70 bitartean Europako zenbait filmetan jardun zuen, Luchino Viscontiren Rocco e i suoi fratelli lanean esaterako.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.