Kastrazio-konplexua edo irentze-konplexua[1] gorputzaren zati bat galtzeko beldurra da, batik bat zakila. Sinbolikoki, emozio eta sentipen-sistema konplexu bat da; zakila galtzeko beldurra haurtzaroko larritasun batekin loturik dago, intzestu-grinak edo masturbazioak eragindako erruduntasunagatik. Norberaren sexua onartzearen araberakoa ere bada; nortasun orok dituen alde emeak patologikoki bereganatzeak irentze-konplexuren bat ekar dezake[2].
Datu azkarrak Deskribapena, Identifikatzaileak ...