Kasko beoziarra garai klasikoan eta helenistikoan zalditeriak erabiltzen zuen kaskoa zen, batez ere tesaliarrek eta mazedoniarrek, nahiz eta haien jatorria beoziarra izan (hortik datorkio izena). Kasko korintiarrak ez bezala, ez zuen ikusmena mugatzen, eta ez zuen entzumenerako oztoporik sortzen, nahiz eta babes txikiagoaren kontura. Belarriak babesten zituen, batez ere goiko kolpeetatik.

Thumb
Zaldun tesaliarra, kaskoa beoziarrarekin. Sidongo sarkofagoaren xehetasuna.

Mikonek margotutako Maratoiko guduko freskoan, platearrak euren kasko beoziarrengatik bereizten dira.[1]

Kaskoa oso arina eta erosoa zen, eta nahiz eta sudurrekorik eta masailekorik ez izan, garondo-babeslea eta bisera handia zituen. Mazedoniako Filipo II.aren eta Alexandro Handiaren zalditeriara egokitu zuten, derrigorrezko egiteraino Mazedoniako zalditeriarentzat.

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.