Karnakeko Tenpluko Konplexua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Karnakeko tenpluko konplexua, Karnak izenaz ezaguna, Luxor-etik hurbil dago, Egipton, eta tenpluz, harroinez, kaperez eta bestelako eraikinetako hondarrez dago osatuta.[1] Eraikuntza Erdi Inperioan hasi zen Sesostris I.aren erregealdian (k.a. 2000–1700 inguru), eta Ptolomeotar Erresuman zehar jarraitu zuen (k. a. 305-30), eraikin gehienak Inperio Berrikoak diren arren. Karnakeko inguruko eremua antzinako Ipet-isut ("Lekurik hautatuenak") egiptoarra zen, eta Amon jainkoa gurtza-leku nagusia izan zen. Tebas hiri monumentalaren parte da, eta 1979tik UNESCOren Gizateriaren ondare da, hiriko gainerakoekin batera.[2] Karnak konplexua El-Karnak herrixkatik hurbil dago (2,5 km.etara) eta hortik datorkio izena,
Karnakeko Tenpluko Konplexua | |
---|---|
الكرنك | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Tebas | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Luxor Governorate |
Koordenatuak | 25°43′07″N 32°39′27″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | K.a. 3200 |
Izenaren jatorria | Karnak |
Arkitektura | |
Estiloa | Egiptoar arkitektura |
Azalera | 69,86 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 87-001 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Arabiar Herrialdeak |
Izen-ematea | bilkura) |
Oso gune zabala da eta honako monumentu hauek barneratzen ditu: Karnak-eko aire zabaleko museoa (Egiptoko bigarren bisitatuena Gizako piramideen atzetik), Amon-Ra barrutia, Mut barrutia, Montu Barrutia eta Amenhotep IV.aren tenplu deseginda. Azken hiruak itxita daude publikorako.
Karnak eta Egiptoko beste tenplu eta leku gehienen arteko alde nagusia hura garatu eta erabili zen denboraren luzera da. Tenpluen eraikuntza Erdi Inperioan hasi zen eta Ptolomeotar garaian jarraitu zuten. Gutxi gorabehera hogeita hamar faraoik engaiatu ziren eraikuntzan, eta, horri esker, beste nonbait ikusi gabeko tamaina, konplexutasuna eta aniztasuna lortu zituzten. Ezaugarri bakoitzari begiratuta Karnak ez da oso originala, baina tamaina eta ezaugarri kopurua ikaragarriak dira.
Karnak-eko elementu ezagunenetako bat Hypostyle Areto Handia da, Amon-Re barrutian, 5.000 oin karratuko aretoa, 16 lerrotan jarritako 134 zutabe masibo dituena. Zutabe horietako ehun eta hogeitabi 10 metrokoak dira, eta beste 12, 21 metrokoak, 3 metrotik gorako diametroarekin.
2009an, UCLA unibertsitateak Karnak konplexuaren eta beste baliabide batzuei buruzko webgune bat sortu zuen, errealitate birtualeko berreraikuntza digitalekin.[3]
Konplexuko barrutirik handiena da, eta Tebaseko hiruko jainko nagusiari, Amon-Ra-ri, dago eskainia. Hainbat estatua kolosal daude, Pinediem I.aren irudia barne, 10,5 metroko altuera duena. Tenplu honetarako hareharria, zutabe guztiena barne, Gebel el-Silsilatik (160 km. Nilotik) garraiatu zen.[4] Obelisko handienetako bat ere bertan dago: 328 tonako pisua eta 29 metroko altuera.[5][6]
Amon-Ra gune berriagoaren hegoaldean dago Mut jainkosa amari eskainitakoa. Tenplu txikiagoak ditu, eta laku sakratua du, ilgora formarekin. Tenplu nagusia suntsituta dago, zati asko beste egitura batzuetan erabili baitira.
Gunearen zati hau Mut eta Amun-Ra semeari, Montu-ri, dago eskainia.
Akenaton-ek (Amenhotep IV) eraiki zuen tenplua gune nagusiaren ekialdean zegoen, Amun-Ra barrutiko hormetatik kanpo. Eraikitzailea hil eta berehala suntsitu zuten, erregealdia baino lehen Egiptoko kontrola zuen apaizgo boteretsua gainditzen saiatu baitzen. Hain suntsituta egon zen, ezen gaur egun ez baita haren hedadura eta diseinu guztia ezagutzen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.